Gaur 19:00tan 2011-2015 legengintzaldiko azken ezohiko osoko bilkura egingo da Udalean

udalbatza 0042011-2015 legegintzaldiko Udabaltzako kideak.  Arg.: Ibai Arrieta

Gaur, ekainak 10, Usurbilgo Udalean 2011-2015 legengintzaldiko azken ezohiko osoko bilkura egingo da. Gai bakarra aztertuko da; 2015eko maiatzaren 21eko ezohiko bilkurako aktaren onespena. Bilkura arratsaldeko 19:00tan izango da udalbatza aretoan.

Egungo  alkate eta zenbait zinegotziek azken aldiz hitza hartzeko aukera izango dute, hala nola EHBilduko Mertxe Azpuruak, Pepe Rivadeneyrak, Enara Arbizuk, Josu Portuk, Joxe Ramon Furundarenak eta Eustakio Arrojeriak. Hamaika batetik Luis Mari Ormaetxeak eta Josune Urkiak eta PSE-EEtik Ricardo Crespok.

Datorren legintzaldian jarraitzeko prest dauden zinegotziak hauexek: EHBildutik Iñaki Ugarte, Alaitz Aizpurua, Jone Urdanpileta eta EAJ-PNVtik Josune Urkola.

Eta udal taldera sartuko diren herritar berriak: EHBildutik Xabier Arregi, Xuban Zubiria, Irene Garcia, Josune Estella eta Joxe Mari Iribar. Eta PSE-EEtik Fermin Oruechevarria.

Lerro hauetatik eskerrak eman orain arte herriarentzat eta bereziki herritarrontzat lan egin duen udal talde osoari eta legengintzaldi berrian parte hartu behar duten herritarrei ongi etorria eman.

Gogoratu, larunbatean (ekainak 13) osatuko dela Udalbatza berria. Informazio gehiago: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s