Gernika ibilbidea 13ko udal jabe­tzako 6 etxe­bizi­tzak alokairuan eslei­tzeko oinarriak zabalik

etxeak

Udalak, Gernika kalea, 13an dituen 6 etxebizitza alokairu sozialean jartzea erabaki du eta maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Parte hartu nahi duten herritarrek 2015eko ekainaren 11etik ekainaren 30era, biak barne, aurkeztu beharko dute beraien eskaera Udaletxeko erregistroan. Izena emateko eskabide-orriak  hala nola hautatze-prozedura arautuko duten oinarriak Udaletxean eskuratu daitezke.

Gernika ibilbidea 13-1

Gernika ibilbideko 13 zenbakiko ­etxeko udal etxe­bizi­tzen errentariak onartu eta hauta­tzeko oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkituko dituzue: www.ssl4.gipuzkoa.net

udalaren informazioa

Udalak herrian zehar informazioa banatuko du eta horretarako eskuorri bat prestatu du: Informazioa

1-4

ESKATZAILEAK

Usurbilgo pertsona fisiko/naturalak edo, bi, hiru, lau edo gehiagoz pertsonez osatutako bizikidetzako unitateak aurkeztu ahal izango dira, eta etxebizitza babestuetara aurkeztu ahal izateko ohiko baldintzak bete beharko dituzte: etxebizitza eza,  gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak izatea, gehienezko ondare jakin bat ez izatea … Etxebizitza jabetzan duten herritarrek ere lehiaketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta aurreikusitako premi egoeraren batean aurkitzen badira.

KUPOAK ETA ERRESERBAK

Etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira. Ondoko kupo eta erreserbak egin dira:  lau kide baino gehiagoz osatutako bizikidetza unitateak,  etxebizitza bat; babes bereziko gizarte sektoreak (genero-indarkeriaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitzaren jabetza galdu dutenak, adimen eta garapen-desgaitasuna duten pertsonak), 2 etxebizitza; babeseko beste gizarte-sektoreak (30 urtetik beherako gazteak, beren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza-unitateak), 2 etxebizitza; eta azkenik, kupo orokorra, etxebizitza bat.

KONTRATUAREN IRAUPENA

Errenta kontratuak urtebetekoak izango dira, eta urtez urte luzatu ahal izango dira gehienez bost urtera arte. Kontratuaren epemuga iristen denean, maizterrek Udalaren esku utzi beharko dute etxebizitza.

ERRENTA

Ordaindu beharreko errenta kuota, eskatzaile bakoitzaren diru-sarreren menpe egongo da, eta urtero berraztertuko da.

Eskaera orria: KLIK

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s