Ostiralean GEDk ekainaren 21ean Anoetan egingo duen erronkarako sarrerak erosteko aukera

Ni banoa

Ostiral honetan (ekainak 19) Usurbilgo Gure Esku Dagok mahai ibiltaria jarriko du frontoi inguruan, 18:30etatik aurrera. Bertan Gure Esku Dagoren materiala eta ekainaren 21ean Anoetan egingo den erronkarako sarrerak erosteko aukera egongo da.

“Sarrerak eskuratu, kamiseta berria erosi, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko atxikimendua eman edo informatu nahi duen orori, gure mahai ibiltarira hurbiltzeko deia egiten diogu”.

Larunbatean ere (ekainak 20) mahai ibiltaria jarriko dutela adierazi dute Gure Esku Dagoko lagunek, 12:30etatik aurrera frontoi inguruan.

Oharra: ekainaren 21ean Anoetan egingo den erronkarako sarrerak Lizardi liburudendan, Bordatxo eta Artzabal tabernetan ere salgai daude.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=JPiPY-h9U3w%5D

Anoeta futbol zelaian 32.000 gipuzkoar

SarreraEkainaren 21ean Gure Esku Dago herri mugimenduak Anoeta futbol zelaia erabakitze eskubidea gauzatzea eskatu nahi duten 32.000 gipuzkoarrekin betetzea du helburu. Horretarako arratsaldeko 17:30etarako Anoetara joan behar da. Ordubete lehenago irekiko dituzte ateak eta bertara sartzeko ezinbestean sarrerak beharko dira.

Oharra: Anoetara taldeak joatekoa asmoa dutenek txartelak batera erostea aholkatzen dute (zenbakituak daude), gero Anoetan elkarren ondoan esertzeko.  Anoetan besteak beste, herritarrek landutako oihal zatiekin hautestontzi erraldoia osatuko da eta mosaiko bat ere, eserlekuetatik.

11:30ean Santa Katalina zubian

Igandean, eguerdiko 12:00etan, Urumea ibaiaren bueltan kate erraldoia osatuko da herritarrekin. Katea, Kursaal aldetik hasi eta Amara ingururaino ibaiaren bi ertzeetara eta zubietara hedatuko da. Eskualde bakoitzak bere eremua izango du Usurbildarrak Askatasunaren Hiribide amaiera, Gros inguruarekin lotzen duen Santa Catalina zubira gerturatu behar dure, goizeko 11:30etarako.

Boluntarioak

Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak ekainaren 21eko ekimenean laguntzeko boluntarioak behar direla jakinarazi du. Eguneko ekimenetan laguntzeko 16 pertsona behar dira Usurbildik. Animatzen direnak usurbilgogureeskudago@gmail.com helbidera idatzita behar dute ahalik eta azkarren. Goizeko 10:00etarako Donostian egon beharko dute. Batetik eguerdiko oihal kate erraldoian laguntzeko, eta gero Anoetako ekimenetan parte hartzeko.

Bestalde, 30 laguntzaile behar dira gauean lan egiteko, Anoetako mini estadioan kokatuko den txosnan, 21:30-01:00 artean zerbitzari lanetarako.

Garraio publikoen erabilera

Igandean Donostiara joateko, garraio zerbitzu publikoak erabiltzeko deia luzatu dute antolatzaileek. Oraindik zehazteko dagoen arren, tren zerbitzu bereziak egongo direla jakinarazi dute.

Egitaraua

donostia kartela

Goizean

  • 11:30 oihal kate erraldoia Urumea ibaiko 6 zubien artean. Usurbildarrak, lasartearrekin batera, Kursaal aldetik zenbatzen hasita, bigarren zubi ingurura gerturatzeko deialdia. Askatasuna etorbidea amaitzen den ingurura.
  • 12:00-12:30 oihal-kate erraldoia.

Arratsaldean

Anoetan:

  • 16:30 Anoetako ateen irekiera.
  • 17:30 ekitaldi nagusia: dantzariak, danborrada, musika ikuskizunak, abesbatza, hautestontzi erraldoiaren eszenografia…

Alde Zaharrean:

  • 12:30 Bulebarrean herri dantzak.
  • 12:30 kalez kale kantu-jira, Kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

Anoeta inguruan:

  • 11:00 gunearen irekiera.
  • Egunean zehar, jatekoa eta edatekoa: sagardo dastatzea, txekor errea, taloak, kaxuelitak, edariak…
  • 20:00 ospakizun erromeria.

Miniestadio inguruan:

  • Egunean zehar, ogitartekoak, taloak, edariak…
  • 11:30-00:00 kontzertu maratoia. Anoetako 17:30etako ekitaldi nagusia, zuzenean jarraitzeko aukera.

Ilunbe, Familia Gunea:

  • Egunean zehar, puzgarriak, tailerrak, abentura parkea, tirolina, apar festa…
  • 12:30 “Ilunbe izarrez argitu” ikuskizuna, Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, “Gu ta gutarrak”, Irrien Lagunak…
  • 14:00 Irri bazkaria. Paella. Leku mugatua; txartelak aurrez eskuratu behar.
  • 15:30 dantzaldia: Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.

Ohar garrantzitsuak:

  • Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzeko deialdia.
  • Jaialdi egunean ingurua garbi mantentzea eskatu dute.
  • Gure Esku Dagoren kamiseta jantzita eramatea eskatu dute.

www.gureeskudago.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s