Xabier Arregi: “Gure izenari eta izanari leial izanda, biltzeko joera izango dugu eta ez bereizteko joera”

Xabier1

Ekainarem 13an, eguerdiko 12:00tan hasita Udalbatza berria eratu eta alkate berria hautatzeko batzar berezia egin zen Usurbilgo udaletxeko pleno aretoan. Lehenik, hautetsi zaharrenak eta gazteenak adin mahaia osatu zuten; gazteena EHBilduko Xuban Zubiria izan zen eta zaharrena berriz, PSE-EEko Fermin Oruechevarria.

Jarraian, Alkate berria hautatzeko saioari hasiera eman zitzaion. Alkate izateko bere burua aurkezten zuten zinegotziak ezagutu ondoren, bozketa burutu zen. Xabier Arregi, EHBilduko alkategaia, Alkatea izendatu zuten eta ordura arte alkatea zen Mertxe Aizpuruaren eskutik jaso zuen ikurra, zumia.

Xabier Arregi: “Udala gobernatzeko ardura EHBilduren esku utzi duzue. Adi entzun dugu herritarren hitza. Badakigu Usurbil ez dela EHBildu, mahai honek erakusten duen bezala. Horregatik, gure izenari eta izanari leial izanda, biltzeko joera izango dugu, eta ez bereizteko joera. Jakingo dugu guztion artean etiketak eta siglak alde batera utzi eta pertsonen arteko tratua zaintzen. Komenientzia alderdikoien gainetik herriaren interes orokorra lehenesten. Oraintxetik esaten dizuet elkarlanaren bidetik joko dugula”.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=NpGqEUrYXn4%5D

a

Noaua620

EHBildu koalizioak esker-ekitaldi

Udalbatza berria osatu eta Xabier Arregi alkate izendatu ondoren Usurbilgo EHBilduk esker-ekitaldi xume bat antolatu zuen udaletxe aurrean, Joxe Martin Sagardia plazan. Aurreko legengintzaldiko EHBilduko udal gobernuko kideei bi dantzariek aurreskua dantzatu, bertsoak pare bat eskaini eta  opari bana jaso zuten.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=px9G9ZnvtYE%5D

a

www.noaua.eus      www.usurbil.ehbildu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s