Elkarretaratze jendetsua Aitzaga Elkarteari babesa eta elkartasuna adierazteko

Aitzaga3t

Espainiako Auzitegi Nazionalak 101 herriko taberna bahitzeko agindua eman du, eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die hogei pertsonei. Usurbilgo Aitzaga Elkartea 35/02 auzian dago eta epai hau dela eta, atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zen Aitzaga taberna aurrean. 100 lagun inguru gerturatu ziren Aitzaga Elkarteari babesa ematera eta epaia bertan behera geratzeko eskatzera.

Oraindik ez dago garbi zer gertatuko den eta beraz, herritarrei egon daitezkeen deialdiekin adi egoteko ohartazi zten elkarretaratzean.

101 ‘herriko taberna’ bahitzeko agindua

Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 auziko sententzia atera zuenetik urtebete eskas pasatuta, ildo beretik jo du Auzitegi Gorenak ere. Haren erabakia berretsi du 728 orriko epaian, aldaketa batzuk egin arren: 101 herriko taberna bahitzeko agindu, eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri die hogei laguni. «Erakunde terroristako» kide izatea edo hari laguntzea egotzita. Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landari zigorrak murriztea izan da kasik Gorenak egindako aldaketa bakarra. Orain, aurreko epaia eman zutenei dagokie agindua gauzatzea: Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor salako epaileei.

Antxeta (Pasai San Pedro), Gorgo Mendi (Oñati) eta Irati eta Harotz Toki elkarteen helegiteak soilik onartu dituzte. Gainerako guztientzat, berretsi egin du konfiskatze agindua. Zigor eta agindu horiek noiz eta nola gauzatuko diren, zalantzan dago oraindik. Aurrena, Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor salara bidali behar luke sententzia, hark eman zuelako lehenengo zigor epaia. Ondoren, haren esku geratuko litzateke hura exekutatzea. Haiek erabakiko dute, beraz, noiz eta nola hasi herriko taberna eta elkarteen bahitzea.

Sortu

“Gaurko moduko zigorrak ezarrita ere, Euskal Herriaren askatasunen aldeko apustu politikoa irabazi dugulakoan gaude”

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=JkSxfRjdF6w%5D

1

Herrietan egindako elkarretaratzeak

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s