Gaur arratsaldean Usurbilgo Sortuk deituta urgentziazko batzarra egingo da Aitzaga Elkartean

E22 copia

Usurbilgo Sortuk gaur arratsalderako urgentziazko batzarra deitu du Espainiako Auzitegi Gorenaren 35/02 auziko epai dela eta. Lehengo ostegunean Espainiako Auzitegi Gorenak 35/02 auziko epaia kaleratu zuen. Zigor epai horrek hainbat militante independentista zigortzen ditu eta 107 herriko tabernaren inkautazioa ebatzi du, tartean Aitzaga. 36ko gerratik gaur arte jazarpen politikoagatik eman den jabego konfiskaziorik handiena da. Konfiskazioaren larraitasuna lokalen balio ekonomikotik harago doa, zilegia den aktibitate politiko alternatibo eta legala aurrera eramateko bitartekoak ari zaizkigulako indarrez kentzen. Eta gainera honi gehitu behar zaio hamarnaka lanpostu galduko dela konfiskazioaren ondorioz.

Usurbilgo Sortu:

“Gaur da eguna ez dakiguna, ezta abokatuek eurek ere, herriko tabernen konfiskazioa eta ondorioz itxiera nola emango duten. Edozein kasu basakeria judizial eta politiko honek ezin du erantzunik gabe geratu. Aitzaga zabalik nahi dugula aldarrikatzeko egunak izan behar dute honakoak, eta Aitzagaren bueltan ahalik eta elkartasun eta babes handiena eratu. Aitzaga libre nahi baitugu. Honi guztiari buruz hitz egiteko, gaur bertan urgentziako herri batzarra deitu dugu. Garrantzitsua da denon parte hartzea”.

  • Lekua: Aitzaga elkartean
  • Ordua: 19:00tan

Ekainaren 27-28rako mobilizazioak

Larunbatean Zarauzko Arrano tabernaren aurrean agerraldia egin zen.

This slideshow requires JavaScript.

 

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=__JBpWeLerQ&feature=youtu.be%5D

a

Agerraldian jakinarazi zuten datorren astebururako (ekainak 27-28) mobilizazioak antolatuko dituztela zigortutako taberna edo elkarteren bat dagoen auzo eta herrietan. Lekuan leku zehaztuko dira deialdiak, helburu berarekin: lapurreta salatu eta auzitegien erabakia Espainiako Estatuaren ezintasunaren ikur bilakaraztea.

Ostegunean berretsi zuen Auzitegi Gorenak herriko tabernak konfiskatzeko erabakia, eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni, kargu publikoetarako inhabilitazioarekin batera.

Herriko taberna eta elkarteen ordezkari Koldobike Muniainek eta Eleak mugimenduko kide Txerra Bolinagak hartu zuten hitza. Atzean zituzten ehundik gora lagun, zigortutako herriko tabernen izenak zeramatzaten afixak eskuan. Izen bakoitzaren ondoan, mezu bera: «Libre». Bertan ziren auzi berean zigortutako batzuk ere: Joseba Alvarez, Joseba Permach, Rufi Etxeberria…

Aitzaga-banner

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s