Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian eragile talde bat elkarretaratu zen errausketaren aurka

Markel Olano (EAJ) Diputatu Nagusi izendatu zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Hainbat lan hildo aipatu zituen eta horietako bat erraustegia eraikitzeko asmoa duela adierazi zuen Markel Olanok. Hondakinak birziklatzeko txipa duen bosgarren edukiontzia ere sustatuko duela gaineratu zuen. Aurretik horrelako adierazpenak egingo zituelako susmoarekin Diputatu Nagusi izendatzeko eztabaida saioa abiatzear zela, egoitza atarian, eragile talde bat elkarretaratu zen errausketaren aurka, “Errausketarik ez! Ez lehen eta ez orain” lema zuen pankartarekin.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako kanpokaldean bildutako ordezkariak hauek izan ziren:

  • Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea
  • Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea
  • Ekologistak Martxan
  • CCOO
  • ESK
  • Greenpeace
  • Eguzki

“Hemen elkartu garen eragileak kezkaz entzun ditugu gaurtik aurrera Ahaldun Nagusia izango den Markel Olanoren adierazpenak. Hauteskunde kanpainan aipatu zuen hondakinen errausketa berrartzeko asmoa eta hauteskundeak pasa ondoren bere adierazpenak berretsi ditu. Ingurugiroaz arduratuta gaude eta ez dugu onartzen atzera pausorik aurreratu dugunarekiko. Azken lau urteotan Gipuzkoako gaikako bilketa bikoiztu ostean, hobekuntzak exijituko ditugu, 2016an gaikako bilketa %60koa izan eta 2020an %75ekoa izateko”.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=nbgJ__MoB2U%5D

Xabier Olano (EHBildu): “Errausketan oinarritutako kultura batetik birziklatzean oinarritutakorako egundoko jauzia eman dugu. Konpromisoa hartzen dugu herrialde mailako galdeketak antolatzeko; adibidez, Zestoako Osinbeltz harrobiaz”.

Aihoa Arrospide (Zero Zabor): “Ez dugu errauste plantatik nahi, ez handia eta ez txikia” (Elkarrizketa entzuteko: (KLIK)

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea: “Elkarrizketa eta aipatutako eztabaida ireki horretarako prestutasun osoa azaldu nahi diogu Markeli”. (KLIK)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s