Gaur eta bihar atez atekoaren ontzien banaketa egingo da Zubietako Kaxkapen

atez-ate copiaUztailaren 1ean Zubietan atez atekoaren lehen fasea jarriko dute martxan, Santuenetik herri erdigunera arteko eremuan. Usurbilgo Udalak dagoeneko zubietarrekin adostu ditu atez ateko kuboak utziko diren zintzilikagailuak jartzeko lekuak. Gehienak, errepide nagusiko bidegurutzeetan kokatu dituzte.

Bilketa sistema berrirako ontzien banaketa

Gaur osteguna (ekainak 25) eta bihar ostirala (ekainak 26) 17:00-20:00 artean Kaxkapen banatuko dituzte ontziak. Zubietarrek bere bizilekuko helbidea adierazi behar dute eta trukean, organikoa eta erreusa gaika biltzeko ontziak jasoko dituzte:

  • Organikoa konpostatzen dutenek organikoarentzako kubo bakarra.
  • Organikoa konpostatzen ez dutenentzat bi kubo.

Bilketari buruzko informazio gida

Hondakinen bilketari buruzko informazio guztia gida batean jaso da eta ontziekin batera banatuko da.

Oharra

Ontziak aipaturiko egun, ordu eta lekuetan jaso ezin dutenek Usurbilgo Atez Ateko bulegora joan beharko dute. Bertan emango zaizkie ontziak eta informazio gida.

larrialdi guneko giltzak

Uztailaren 1ean, larrialdi guneko giltzak desaktibatuko dira hondakinak atez ate bilduko dituzten herritarrei. Bitartean, ekainaren 30era arte larrialdi gunea ibiltzeko aukera izango dute.

Bilketa nola egingo da?

  • Usurbilen bezala, goizez eta egunero hondakin mota bat bilduko da.
  • Zubietak  Usurbilgo bilketa egutegi bera izango du.
  • Uztailaren 1ean abiatuko da, baina Zubieta osoan ez. Lehen fasea izango da eta  Santuenea aldetik hasi eta kaxkora arteko eremuan dauden etxeetan burutuko da bilketa.(klik)

Donostiako eremuan bizi direnak ere aukera bera

Donostiako eremuan bizi direnak ere, hala nahi dutenek, atez ateko bilketan parte hartuko dute. Usurbilgo Udalak, Usurbil aldeko herritar guztiei bermatuko die zerbitzua, baina atez atekora batzeko aukera ematen die baita Santuenetik Kaxkora bitarte, Donostiako lurretan bizi direnei ere. Aukera eskaini eta baimena ematen dutenei ere beraz, hondakinak atez ate bilduko zaizkie uztailetik aurrera.

Informazioa

  • Atez Ateko bulegoan, Puntapax kalea, 10 behea. Usurbil (20170)
  • Doako telefonoa: 900 776 776.
  • Ordutegia: 09:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
  • E-maila: atezate@usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s