Badator Usurbilgo Gaztetxeak antolatuta “Laboaren Uztaila” musika zikloa

ML

Usurbilgo Gaztetxeak iaz bezala Laboaren Uztaila musika zikloa antolatu du. Santixabel jaien aurretik eta ondoren bakarlari eta talde txikien musika entzuteko aukera egongo da. Ekimen hau egungo musika bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egingo da.

Egitaraua

Ekainak 25, osteguna

  • 22:00etan, Sutegin,  “Mikel Laboa 1934-2008″ dokumentala. 1h 40 min. Laboaren bizitza eta lana omentzen duen ikus-entzunezkoa. Dokumentalean Laboak egindako lana jasotzen da. Bi zatitan banatuko da dokumentala. Lehenbizikoan Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. Bigarrenean,  bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz.

Uztailak 9, osteguna

  • 20:30ean, Mikel Laboa plazan, afari beganoa + MMatarrak (Okene Abrego eta Mariano Hurtado) poesia errezitaldi musikatua. Okene  Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria. Mariano  (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea da.

Uztailak 16, osteguna

  • 21:30ean, Mikel Laboa plazan, MARA bakarlariaren saioa. Igor Arzuaga, Exkixu musika taldean eta Mikel Urdangarinen lehen diskoetan parte hartu zuen. Orain arte bi disko kaleratu ditu bere izenpean (‘Argi izpi bat’ eta ‘Smog’) eta beste bi (‘Lagun eroa’ eta ‘Unibertsoa gu’). Instrumentu bat baino gehiago menperatzen dituen musikaria da: pianoa, gitarra, soinu txikia, akordeoia, aho-soinua… Une honetan Luis Vil musikariarekin lan egiten du eta elkarrekin kaleratu dute ‘Mara-Mara’ lana.

Uztailak 23, osteguna

  • 21:30ean, Mikel Laboa plazan, Peru Galbeteren emanaldia. Peru Galbete usurbildar gazteak estreinakoz joko du Usurbilen. 3 urtez bere ukelelearekin etxean olio ozpinetan ontzen edukitako abesti melankolikoak  entzungo dira.

Uztailak 30, osteguna

  • 21:30ean, Mikel Laboa plazan, Morau eta Beñardo. 90. hamarkada hasieran abiatu zuten bakarkako bidea Andoni Tolosa musikariak, Morau alter-egoa sortuz. Geroztik, taldearen laguntzaz, bakarka edo Beñardo Goietxeren laguntzaz taularatu izan da, bide horretan, estudioko bost disko grabatuz eta dozenaka (ehunka) emanaldi eskainiz.  Azken grabaketak ‘Arrainentzako himnoak’ izena darama, eta lan prozesu bitxi eta interesgarri baten emaitza izan da, urtebete inguruko epean burutua. Emanaldi honetan Beñardorekin batera ariko da, biko formatuan taularatuz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s