Santixabeletako txosnagunea: “Gazteak parte hartzera animatu nahi ditugu herriko jaietan”

Txosna kartela

Aurtengo Santixabeletako txosnagunea leku berria du: Mikel Laboa plaza. Dagoeneko prest daude jaietarako. Usurbilgo Jai batzordean parte hartu hartu duten txosnaguneko antolaitzeek egitarau zabala antolatu dute. Gaur hasi eta igandera arte badago zer gozatua txosnagunean.

Txosnako guneko egitaraua prestatzeko herriko hainbat mugimenduek parte hartu dute: Udalaren laguntzarekin Usurbilgo Matrakak, Ernaik, UGAk eta Udarregi Ikastolak. Ekimen guztiek eskaintza anitza eta parte hartzailea izatea dute helburu: “Gazteak parte hartzera animatu nahi ditugu herriko jaietan. Uste dugu azken urteetan beherakada bat eman dela gazteen parte hartzean eta berriz ere hori sustatu nahi dugu, gazteen presentzia egotea festetan. Horretan oinarrituriko egitaraua osatu dugu”.

Bestalde, ia egunero txosnetan jan edana egongo dela adierazi dute txosnako antolatzaileek.

Txosnaguneko oharra: “Txosnagunea eremu askea da, ez da eraso arrazista, sexista eta homofoborik onartuko. Gora jai herrikoi, euskaldun eta parekideak!”.

TXOSNAGUNEKO EGITARAUA

Uztailak 1, asteazkena

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen etorrera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko biltzaileen jolasak.
  • 01:30 Bertsio gaua.

Uztailak 2, osteguna

  • 18:30 Poteo elegantea txosnetatik hasita.
  • 21:00 Paellada.
  • 02:00 DJ Ziribulio.

Uztailak 3, ostirala

  • 12:00 Kantu-triki poteoa.
  • 14:00 Gazte bazkaria.
  • Ondoren, Motxaila Band Elektrotxaranga.
  • 01:30 Kontzertuak: Skasti eta Eromeria.

Uztailak 4, larunbata

  • 12:00 Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen aldeko kantu-jira.
  • 14:00 Zikiro jana (Askatasuna plazan).
  • 20:00 Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia (Askatasuna plazan).
  • 23:00 Kontzertuak: Izeberg, Habeas Corpus eta Betagarri (frontoian).
  • 02:30 Gatxet MJ

Uztailak 5, igandea

  • 07:00 Gaupaseroen argazkia.
  • Ondoren, Eonian! Elektrotxaranga.
  • 18:00 Tortila patata lehiaketa.
  • 00:00 Kontzertuak: Kezka eta Erokomeri.

Ondo pasa!

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s