Usurbilgo Gure Esku Dago: “Eskerrik asko guztioi antolatu ditugun ekimenetan parte hartzeagatik”

E21

Usurbilgo Gure Esku Dagok ekainaren 21ean Donostian egin zen ekimenean parte hartu eta urtean zehar lanketan lagundu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie. Azken hilabeteek eta ekainaren 21eko ekimenak eman dutenaren balorazioa egin dute eta aurrera begira ekimen berriak egongo direla adierazi dute.

1545032_1376746592587341_1174679808_n

Eskerrik asko!

“Usurbilgo Gure Esku Dagotik eskerrak eman nahi dizkizuegu hilabete hauetan zehar ilusioz modu batean edo bestean dinamikak antolatutako ekimenetan lagundu duzuenoi. Asko izan zarete tutore lanetan zuen ingurukoak biltzen aritu zaretenak, oihalak apaintzen eta josten egondakoak, maiatzeko Joste Eguna antolatzen eta aurrera ateratzeko behar zen guztia prest egoten lagundu zenutenak, duela bi aste Anoetan oihalekin edo txoznan boluntario moduan lan egin zenutenak, Anoeta betetzera edo Urumeako oihal katera ilusioz gerturatu zinetenak, ekitaldiko sarrerak saltzen lagundu duzuenak, informazioa herritar orori iristeko lanean aritu zaretenak… bihotzez, ESKERRIK ASKO!!

Aurtengo ekitaldi nagusia amaituta balorazioen garaian gaude eta taldean ere egin dugu gurea. Onartu behar dugu zapore gazi-gozoarekin atera ginela Anoetatik. Gazia, helburua estadioak betetzea izanik ez genuela bete onartzen dugulako. Gazia, ekitaldiak berak bere ahulguneak izan zituelako eta herritarren espektatiba betetzen asmatu ez zelako. Gazia, egunean zehar hobetu zitezkeen beste hamaika kontu egon zirelako.

Baina gozoa ere bai. Gozoa, Gipuzkoan eta baita beste lurraldeetan ere lanean aritutako boluntario kopurua izugarria izan delako. Gozoa, egunean bertan eta baita aurretik ere, herritarren aldetik sumatu dugun ilusioa itzela izan delako. Gozoa, kopurutan antzeman ez bada ere iaz iritsi ez ginen jendearengana iristen hasi garelako.

Gaztea da Gure Esku Dago eta handia da aurrean duen erronka. Martxan dago lehenagotik ere dinamikaren helburu, izaera eta ezaugarriak adostu eta definitzeko prozesua eta gure asmoa prozesu hau herrira irekitzea da. Orain artekoaren balorazioa burutu eta hemendik aurrerakoa definitzeko gogoeta herritarrekin batera egin nahi dugu. Horregatik, datozen hilabeteetan herritarrekin harremanetan jartzen hasiko gara horretarako formula desberdinak erabiliaz.

Mila esker eta aupa zuek! Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s