Usurbilgo Matrakak Talde Feministak eraso sexisten aurkako protokoloa landu du

Matrakak

Usurbilgo Matrakak Talde Feministak jaietan eta ohoar eraso sexista bat gertatzen ari dela sumatuz gero, egoera horri aurre egiteko protokolo bat landu du Udalaren laguntzarekin. Protokoloa jaietako txosnagunera eta ostalariei ere helarazi diete, haiek ere eraso sexisten aurrean nola jokatu jakin dezaten.

Protokoloko jarraibideak

  • Eraso sexista bat ematen ari dela ikusten denean, erasoa jasaten ari denarengana jo eta laguntzarik behar duen galdetu behar da norberaren kabuz erabakirik hartu aurretik. Ezetz esaten badu ez da behartu behar. Baietz esaten badu laguntza eskainiko diogu. Salaketa telefonoko arduradunari erasoa jakinarazi.
  • Jai gunera edo txosna zein tabernako barrara norbait erasotua izan dela esanez badator lehentasuna duen kontua izango da. Salaketa jasotzen duenak egiten ari dena utzi eta pertsona horri kasu egingo dio. Arreta handiz entzun behar da erasotuak esateko duena (azalpena, beharrak…) eta ez da zalantzan jarri behar kontatzen duena. Leku fisiko seguru bat bermatu behar da: entzuteko, lasaitzeko… Erasoa identifikatu behar da: entzun eta erasoa zehaztu.
  • Erasotuari emozionalki babes osoa eskaini behar zaio.
  • Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi behat zaio ez dela jarrera sexistarik onartzen eta tabernatik/jai gunetik kanporatua izango da (hau taldearen babesean egitea garrantzitsua da, seguruagoa izateko eta gaitzespena garbi gelditzeko).
  • Salaketa telefonoko arduradunari erasoa jakinaraziko zaio.
  • Eraso sexista larriak gertatzen direnean emakumeari jakinarazi beti eska dezakeela laguntza, salaketa jarri nahi badu ala ez.
  • Salaketa zenbakia: 634 437 196 (jai guneko salaketa telef.)
  • Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua (24 h): 943 22 44 11
  • Erasoen aurka protokoloa aktibatu behar da: jai gune/kale/tabernetan eman daitezkeen eraso sexistei erantzun.
  • Jendeari zabaldu eraso sexista bat izan dela, izenik ez da aipatu behar. Morborik ez! (ahoz aho, kartel bidez, mikroa…).
  • Jai gunean erasoak salatzeko arbela/pankarta… jartzea gomendatzen da.
  • Antolatzaileak bildu eta erantzuna zehaztu behar dute (jai guneak ixtea, musika kendu une batez…).

Usurbilgo Matrakak Talde Feminista

“Beharrik ez izatea espero dugu baina oso garrantzitsua iruditzen zaigu, norbait erasotua izanez gero jakitea. Laguntzea nahi duen edo ez, bere iritzia errespetatuko da une oro, baina esan laguntzeko prest gaudela. Zoritxarrez denok dakigu alkoholaren aitzakiapean zer gertatzen den. Halako jarrera eta erasoak biderkatzen dira, azkena Barañaingo kasua. Jaietan (eta jaiak ez direnean ere) ez dugu jarrera sexista, homolesbofobo, transfobo eta putafoborik onartuko! Santixabeletan guztiok goza dezagun!!”

HIRU OHAR GARRANTZITSU

  1. Erasotutako emakumearen erabaki guztiak errespetatuko ditugu.
  2. Ez dago salaketa ezartzera behartuta, berak hala nahi ez badu behintzat.
  3. Sexu erasoa bada, jakinarazi behar diogu ez duela arropaz aldatu behar, ez eta bere burua garbitu behar ere, eta aho-bortxaketa bada, ez duela jan edo edan behar, erasotzailea identifikatzeko frogak desagertu daitezkeelako.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s