Gaur 18:00tatik 20:30ak bitartean Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak odola emateko hitzordua jarri du

Odol tantaGaur, uztailak 6, 18:00tatik 20:30ak bitartean Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak odola emateko hitzordua jarri du. Ohi bezala, hitzordua anbulategian izango da eta herritarrak odol emaileak egin daitezen animatzen ditu Elkarteak.

Odol-emaile izateko betebeharrak

  • Funtsezko betebeharrak: 18 eta 70 urte bitartekoa izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasuntsu egotea, gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.
  • Elkarrizketa birtuala: 7 minutu baldin badituzu, elkarrizketa birtual hau egin dezakezu, eta bertan, odola eman aurreko osasun-galdetegian egiten diren galdera guztiak egingo zaizkizu. Galdera bakoitzaren ondoan, beharrezko informazioa topatuko duzu, odola eman dezakezun ala ez jakiteko. (klik)
  • Galdetegia: Nahi baldin baduzu, PDF fitxategi bat eskuratu dezakezu, elkarrizketa birtual osoaren galdetegiarekin, galdera bakoitzaren ondoan beharrezko informazioa topatuko duzula odola eman dezakezun ala ez jakiteko. (Galdetegia deskargatu)
  • Oinarrizko irizpideen gida: Odolaren eta hemoderibatuen emaileak onartzeko oinarrizko irizpideak jasotzen dituen gida. (Gida deskargatu erderaz bakarrik)

Informazio gehiago: www.donantesdesangre.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s