Xabier Mikel Errekondo: “Elkarrizketa eta akordioa dira bidea”

preso

Atzo arratsaldean Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak ustezko bi etakide atxilotu zituzten Ortzaizen (Nafarroa Beherea), etxe batean. Berri agentziek esandakoaren arabera, Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea lirateke bi atxilotuak.

Goienetxea eta Retaz gain, ordea, Jeff Mateo eta Terexa Lekunberri etxe-jabeak ere atzeman ditu Poliziak. Hainbat komunikabideen esanetan, Baionako polizia etxera eraman dituzte, eta ziurrenik han izango dituzte 96 orduz. Ondoren, baliteke Parisera eramatea.

Segurtasun indarren erasoa

Gaur goizaldean operazioa salatzeko elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek Ortzaizeko etxearen atarian. Antolatzaileek segurtasun indarrek eraso egin dietela salatu dute. Kolpeen ondorioz zauriak izan dituzten hiru pertsona erietxera eraman dituzte.

Irulegi Irratiko Jojo Bidart kazetaria da zaurituetako bat. Bidartek berak azaldu duenez, lanera joana zen Ortzaizera, baina grabaketak egiten ari zela Poliziak gomazko pilota bat jaurti dio: “Lurrean zegoen pertsona bati leguntzera gerturatu naiz, eta lau metrora zegoen poliziak tiro egin dit. Oso bortiza izan da bizi izan duguna”.

Xabier Mikel Errekondo (Amaiur)

Xabier Mikel Errekondok, Diputatuen Kongresuan eginiko adierazpenak: “Nafarroa beherean atzo polizia frantsesak buruturiko atxiloketek agerian utzi dute berriz ere, ETAren armagabetzea era ordenatu eta ikuskatuan egiteko Espainiako gobernuak duen interes eza. Rajoyren gobernuak Kolonbiako bake prozesuan izaten ari den jarrera bera erakutsiko balu euskal gatazkaren konponbiderako prozesuan, une honetan, askoz ere aurreratuago geundeke. Espainiako gobernuaren jarrera oztopatzailea eta arduragabea da. Elkarrizketa eta akordioa dira bidea”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s