Asteburuan ASPANOGI Elkartea ezagutzera emateko ‘Uretara piratekin” ekimena Oria errioan

Erriora

‘Uretara piratekin’ elkartasun jaialdia antolatu dute Carlos Peña igerilari tolosarrak eta ASPANOGI elkarteak, Orion; 24 orduz egingo du igerian Oria ibaian, uztailaren 11ko 16:30ean hasi eta uztailaren 12an ordu berean amaituko du. Txokoaldeko Altzonaz zubira bi aldiz iritsiko da, marea gorarekin batera.

Nor da Carlos Peña?

Carlos PeñaElkartasunagatik askotan egin du igeri Carlos Peñak, askotan entrenatu du Oria errioan eta ongi ezagutzen du itsasadarra. Zortzigarren aldia da igeri 24 ordu egingo dituela. Oraingo honetan, ASPANOGI elkartearen alde egingo du igeri, minbiziaren errealitatea eta elkartearen lana ezagutzera emateko. 24 ordutan ez da uretatik aterako: “Gogorra da, gorputzarentzat egur handia da, baina merezi du“.

Ibilbidearen nondik norakoa

  • Uztailaren 11n 16:30ean sartuko da uretara Orioko arraunetxetik irtengo da eta igerian hasiko da ibaian behera.
  • 17:44ak aldera, itsasbeherarekin batera iritsiko da eta, orduan, buelta emango du eta goran hasiko da igerian.
  • Ibaian gora Txokoaldeko Altzonazko zubiraino joango da eta 23:40 inguruan iritsiko da, itsasgoran. Zubi ingurura iristean berriz ere buelta emango du.
  • Ibaian beheranzko ibilbidea egingo du gauez, eta uztailaren 12ko o6:16 inguruan iritsiko da berriz itsasadarraren isurialdera.
  • Berriz ere gorantz, 12:46an iritsiko da Txokoaldeko Altzonaz zubira eta, han berriz buelta eman ondoren, 16:30ean helmugaratuko da.

Gutxi gorabehera, 27 minutuz behin geldialdiak egingo ditu, pare bat minutukoak. Geldialdi horietan indarrak hartu eta elikatu egingo da, berriz igerian jarraitzeko.

Adin txikiko minbizidunak: piratak

ASPANOGI Elkartean, adin txikiko minbizidunei piratak deitzen diete; horregatik, beren ikurra zapia da. Asteburuko ekintzaren bidez denak pirata izan daitezen nahi dute antolatzaileek, eta zapi pirata horiak banatuko dituzte.

asteburu osoan ekintzak

Asteburu osoan ekintzak egongo dira Oria ibaiaren inguruan.

Uztailak 11, larunbata

  • 16:30 Carlos Peñaren igerilariaren irteera Arraunetxetik.
  • 16:30-19:30 ASPANOGIren karpa Orioko ikastolan: gaztelu puzgarri haurrentzat, tailerrak jolasak… eta Ane Pirataren bisita berezia (borondatezko sarrera)
  • 19:30 Hanburgesa parrillada ikastolan.

Uztailak 12, igandea

  • 10:30 Elkartasuunezko martxa nordikoa Orioko kanpinetik irten eta plazan izango du helmuga. 8 kilometro (izenematea irteera gunean).
  • 13:30 Paella erraldoia Herriko Plazan Basque Culinary Centerreko ikasleen eskutik.  Dastaketari hasiera Ibon Huegunek emango dio.
  • 16:30 Carlos Peñari Ongietorria. ASPANOGI karpara sartzeko elkartasun sarrera ordaindu beharko da, euro bateko prezio sinbolikoa duena. Horren truke, zapi piratak banatuko dituzte.
  • Oharra: Martxa nordikoan parte hartzeko ere elkartasun dohaintzak egin beharko dira. Dohaintzak egin eta janari txartelak erosten dituztenen artean Martin Berasategiren jakatxoa eta bere jatetxerako afaria zozketatuko dira.

Egitaraua piratak

www.karkara.eus     www.urolakosta.hitza.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s