Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak diruz laguntzeko kanpaina jarri du martxan

cropped-Zero-Zabor-IBE-logo-luzea

Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak diru kanpaina jarri du martxan, elkartearen proiektua diruz laguntzeko hain zuzen ere: “Erronka handiak dauzkagu aurrean baina haiei aurre egin ahal izateko zuen laguntza ekonomikoa behar dugu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik. Guztion artean gure helburuak erdiestea lortuko dugu!!”.

Horretarako bi aukera jarri dituzte:

  • Laboral kutxako kontuan ekarpena egitea: ES93 3035 0025 86 0250105744
  • Paypal edo kreditu txartel bidez egiteko: klik

Zer elkarte da Zero Zabor I.B.E.?

Zero Zabor ingurumen babeserako elkartea (lehen, Gipuzkoa Zero Zabor) Euskal Herrian materialen ekonomia zirkular eta efizientea, hau da, zero zabor eredua gara dadin eragiteko sortutako taldea da.

Hondakinen arazoa zertan datzan jakitera eman eta konponbidea gauza dadin eragitea da heuren helburua, hau da, Euskal Herria Zero Zabor lurralde izenda dadin, kudeaketa eredu kutsakor eta jasangaitzak baztertu, eta Zero Zabor programa bat aplika dadin lortzea:

Arrazoinaltasunean oinarritutako kudeaketa eredu zirkular eta efizientea lortzeko, ezinbestekoa da hori oztopatuko lukeen errausketaren bidea bazterrean uztea eta, kudeaketa hondakinak kudeatzeko hierarkiaren lehenengo mailatan oinarritzea. Errausketak, gaur egungo eredu, zabar, xahutzaile, kutsakor eta jasangaitzaren beharra dauka egindako inbertsioak amortizatu ahal izateko eta, esperientziak erakusten duen bezala, hondakinen murrizketa eta birziklapenerako politikak oztopatzen ditu.

Gure helburua ez da beraz errausketa baztertzera mugatzen. Hondakinak edo, hobe esanda, materialak kudeatzeko eredu arrazoinal eta jasangarria ezartzea da gure helburua. Beste era batean esanda, gaur egungo kudeaketa eredu lineal xahutzaile eta jasangaitzetik, eredu zirkular efiziente eta jasangarrira aldatzea. Horretarako, helburu bera daukaten taldeekin batera jardutea da gure asmoa eta beharrezkoa den herri eta eskualdeetan hedatzea”.

www.gipuzkoazz.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s