Usurbilen uztailetik aurrera erreusa atez ate biltzeko iganderoko zerbitzua hamabostero izango da

Erreusa1

Uztailetik aurrera erreusa atez ate biltzeko iganderoko zerbitzua hamabostero izango da; Usurbilgo Udalak bi igandean behin bilduko du erreusa, ohiko ordutegian.

Usurbilgo Udala: “Badakigu etxean sortzen diren hondakin gehienak birziklagarriak direla. Era berean, badakigu Usurbilgo etxeen %97ak hamabostean behin edo maiztasun gutxiagorekin ateratzen dutela kubo grisa. Horregatik, igandeko errefusaren bilketa berrantolatu eta uztailaren 1etik aurrera hamabostean behin izango da Usurbilen”.

Udalak emandago datuen arabera lehen, astero 2,2 tona erreus biltzen ziren bataz beste. Orain 1,8 tonaren inguruan dabiltza datuak. %18 erreus gutxiago biltzen da etxeetan. Kopurua murriztu da. Astigarragan ere erreusa atez ate biltzen hasi zirenetik, bi astero biltzen dute. Usurbilgo Udala harremanetan dago eurekin eta bertan inolako arazorik jaso ez dela azpimarratu du.

Eskuorriak

Erreusa1

Usurbilgo Udalak aldaketa honen berri emateko eskuorri bat banatu du etxe guztietan. Bertan uztailetik hasi eta abendura bitarteko erreusa bilketaren egutegia dago. Bestalde, zalantza edo argibide gehiagorako Atez Ateko Bulegora joan  daiteke:

  • Doako telefonoa: 900 776 776.
  • Ordutegia: 09:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
  • Helbidea: Puntapax kalea, 10 behea. Usurbil (20170)
  • E-mailaatezate@usurbil.eus

One response to “Usurbilen uztailetik aurrera erreusa atez ate biltzeko iganderoko zerbitzua hamabostero izango da

  1. Pingback-a: Uztailean hasita, Usurbilen errefusa hamabostean behin biltzen dute | Zero Zabor

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s