Zubietako Herri Jaiak uztailaren 24tik 31ra

Zubietako jaiak

Uztailaren 24an hasiko dira Zubietako Herri Jaiak eta uztailaren 31n amaituko dira.  Jai hauek Zubietak duen herri izaera eta herritarren arteko harremanak sendotzeko tresna bilakatu asmo dute jai batzordeko lagunek.

Egitarau zabala antolatu dute Zubietako Jai Batzordeko lagunek. Horien artean herri afaria, zikiro jana eta jubilatuen bazkaria. Txartelak dagoeneko salgai daude eta beraz, hona hemen informazioa:

  • Herri afaria (uztailak 24): Txartelak Alamandegi jatetxean salgai uztailaren 19ra arte. Helduek 18€ eta haurrak 10€.
  • Zikiro-jana (uztailak 25): Txartelak Alamandegi jatetxean salgai uztailaren 25 arte. Helduek 22€ eta haurrak 14€.
  • Jubilatuen Eguneko bazkaria (uztailak 26): Barazar jatetxean izango da eta bertaratu nahi duenak, uztailaren 23a baino lehen  663 584 130 telefono zenbakira deitu behar du (Maialen).

Zubietako Jai Batzordea:

“Aurten berrikuntza bezala, mozorro eguna antolatu dugufestei hasiera emateko eta lehengo urteko argazki herrikoi arrakastatsuaren ondoren, kolore biziz beteriko bigarren bat aterako dugu. Ez itzazue ahaztu jaietako zapi moreak etxean!

Aipatu txupinazoa beranduago izango bada ere, herriko jaiak bertako haur eta gazteen eskutik egingo diren Joko Garbiko partiduekin hasiko direla. Horrez gain, nabarmentzekoa da Argentinako Euskal Etxetik datorren dantza taldearen bisita izango dugula. Hortaz, aukera paregabea izango dugu plazako dantzak ikusiz elkarrekin gozatzeko.

Kirolaz gozatua ere izango dugu aurtengo jaietan. Izan ere, batetik, Iparraldeko herri kirolen erakustaldia izango dugu ikusgai eta bestetik, duela urte batzuetako futbito partidua berreskuratuko dugu. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu ikusle zein jokalari gisa! Besterik gabe, jaietan ikusiko garelakoan agurtzen gara”.

EGITARAUA:

Uztailak 24, ostirala

  • 18:00 Haur eta gazteen Joko Garbi erakustaldia.
  • 19:00 Jaien hasiera txupinazo eta II. Zubietarron argazki herrikoi erraldoiarekin.
  • Arratsaldean zehar, mozorro festa eta “fotokola”.
  • 21:00 Herri afaria.
  • Ondoren, Kantu saioa eta Fan&Go taldearekin erromeria.

Uztailak 25, larunbata: Santio Eguna

  • 9:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:30 Meza Nagusia.
  • Ondoren, Hamaiketakoa eta soka dantza.
  • 17:30 Gorritiren Showa.
  • Ondoren, Buruhandiak.
  • Jarraian, Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia.
  • 23:00 ZEZENAREN TALDEAren kontzertua, Ipar Euskal Herritik zuzenean.
  • Segidan, LAIOTZ taldearekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 26, igandea: Jubilatuen Eguna

  • 9:30 Meza.
  • 12:00 Iparraldeko jokoen erakustaldia: lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa…
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
  • 17:30 Dantzaldi musikala.
  • Ondoren, Buruhandiak.
  • 19:00 Sardin eta piper jana.
  • 22:30 Herri Antzerkia.

Uztailak 27, astelehena: Oilako biltzaileen Eguna 

  • 6:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
  • 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, asteazkena: Umeen Eguna

  • 10:00 Jolasen hasiera.
  • 13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
  • 16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
  • Ondoren, Jolasen jarraipena.
  • Jarraian, Txokolatada eta buruhandiak.
  • 19:30 Ur jolasak.
  • 22:00 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 30, osteguna: Gau Pasa Eguna

  • 17:00 Ginkana.
  • 19:00 Futbito partida, gazteak ez hain gazteen aurka.
  • 00:00 Kontzertuak: Kaotiko eta D-Pintxos
  • ZESUMA taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 31, ostirala: San Inazio Eguna

  • 9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
  • 9:30 Meza.
  • 11:30 Errebote partidua.
  • 14:00 Zikiro jana.
  • 18:30 Euskal dantzen emanaldia, Argentinako Necochea Euskal Etxeko Zahar Alai taldearen eskutik.
  • Ondoren, Buruhandiak.
  • 00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.
  • Amaitzeko, Musika txosnan.

Oharrak:

  • Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
  • Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
  • Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Ondo pasa jaietan!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s