‘klikmetroak.kilometroak.eus’ ekimenean inklusibitatearen aldeko metroa eskuratzeko deia

Gattunk“klikmetroak.Kilometroak.eus” Kilometroak 2015en barruan antolatu den ekimena da.  Aurtengo ekimenean, aipamen berezia egiten hari zaio Inklusibitateari. Klikmetroa atariaren bidez desgaitasun bat duten gizabanakoek ere beren metroa egin ahal izango dute zirkuituan.

KMK1

Helburua desgaitasunen bat dutenek ere beren presentzia izatea da aurtengo Kilometroetan: ” Inklusiboa izan behar duen gizarte honetan “Klik” bat gehiago ere eginez, gizartea kontzientziatzea baita asmoa, errealitatearen irakurketa osoa egiteko ideiarekin eta gizarteko parte garen einean denok aukera berak izan behar bait ditugu, inolako etiketa bereizgarririk gabe. Berdintasun eta normaltasun baten barnean, guztiok baikara Pertsonak. Horrexegatik, Gipuzkoa inklusiboago baten aldean aritzeko deia luzatu du Kilometroak 2015ek eta bidebatez gizarte inklusiborako dekalogo bat landu da”.

KMK2

Nola funtzionatzen du?

Bisitari bakoitzak metro bat egitea da helburua. Bakoitzak metro bana eginda, ibilbideari ahalik eta itzuli gehiena ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarriko dute Kilometroak festaren alde.

Nola hartu metro bat?

Metro bat hartzeko, datu hauek behar dira (datu horiek emateko moduaz, informazio gehiago erabiltzaileei zuzendutako laguntza orrian aurkituko duzu):

  • Izen-abizenak
  • Argazkia
  • Mezu bat (250 karakterekoa gehienez)

Zein dira babesleak?

klikmetroak.kilometroak.eus eta Kilometroak jaia diruz lagundu nahi duen edozein enpresa, erakunde, talde edo norbanako. Informazio guztia, babesleei zuzendutako laguntza orrian dago.

www.kilometroak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s