Abuztuaren 1etik 3ra sanestebanak Urdaiagan!

San Estebanak

Zubietako jaiak amaitu eta jarraian Urdaigako San Esteban jaiak ospatuko dira, abuztuaren 1etik 3ra bitartean hain zuzen ere. Dagoeneko egitaraua finkatu dute jai batzordeko lagunek. Jai giroa ez da faltako eta herritar guztiak bertara joateko gonbidapena luzatu dute.

Abuztuak 1, larunbata: Umeen Eguna

  • 09:00 Txupinazoa!
  • 10:30 Marrazki lehiaketa.
  • Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak. “Plazan bazkaldu nahi duten familientzat ateak zabalik izango ditugu!”.
  • 15:30 Mus txapelketarako izen ematea.
  • 16:00 Mus txapelketa.
  • 17:30 Adin guztietako jendearentzat jolasak.
  • Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.
  • 21:00 Herri afaria (Norberak ekarria, postrea, kafea eta kopa, Jai Batzordearen eskutik).
  • Ondoren, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariak. Gai jartzaile, Ander Izeta Goenaga.
  • Gauean, erromeria Oxabi Taldearekin.
  • Erromeria amaitzean, musika atzeko barran goizaldera arte.

Abuztuak 2, igandea: Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
  • Eguerdian, oilasko biltzaileen bazkaria San Estebango plazan.

Abuztuak 3, astelehena: San Esteban Eguna

  • 11:00 Meza nagusia.
  • Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.
  • Jarraian, Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Zumeta jatetxean.
  • Bazkal ostean, esku soinuaz alaituriko lore banaketa.
  • 18:00 Aizkolari (Juantxo Esnal eta Juanito Alkorta) eta harri jasotzaileen (Imanol Kortaberri Aiatik eta Aimar Galarraga Oriotik) arteko lehia.
  • Jaiei amaiera emateko, Elustondo anai arreben erromeriak girotutako hirugihar banaketa.

Oharra: Jai Batzordeak ez du jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzunkizunik hartzen.

Ondo pasa jaietan!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s