Zubieta eta Usurbil inguruko oinezkoentzako ibilbidea Jesus Mari Perez Azacetaren liburu berrian

untitled

Jesus Mari Perez Azacetak “57 rutas senderistas por Euskal Herria” liburua argitaratu berri du. Bertan Euskal Herriko eskualde bakoitzeko ibilbide bat txertatu du egileak; Lasarte-Oria, Zubieta eta Usurbilekin zer ikusia duten ibilbideak barne.

Egilearen esanetan Donostialdeako ibilbide ezagunenak alde batera utzi nahi izan ditu eta horregatik aukeratu du Zubieta eta Oriako ibarra. Bi ibilbide hauetan gustoko dituen txokoak azpimarratu ditu: “Buruntza mendia eta bere inguruak gogoko ditut. Baina txoko bat aukeratzekotan Santa Barbaratik Saretxorako irteera eta bidea eta Zubietako ibilbidean, Txokoaldetik San Estebanerako igoera”.

Zubietako harana

Ibilbide hauek errazak eta desnibel txikia dituzte, familian egiteko aproposak. Ipar martxa egiten hasi direnentzat ere interesgarriak direla aipatzen du egileak. Ibilbideez gain lekuei buruz datu historikoak edo interesekoak ere eskaintzen ditu.

Patxi Jagoba Azpirotzen liburua

Patxi6

Usurbilen ere bada beste horrelako liburua. Patxi Jagoba Azpirotz mendizale usurbildarrak  duela urte batzuk Noaua! Kultur Elkartearen laguntzarekin “Gipuzkoan zehar paseo moduan egiteko 161 ibilbide lauak edo nahiko lauak” liburua argitaratu zuen.

Gipuzkoan barrena 161 ibilbide agertzen dira bertan. Paseoa maite duen edonork egiteko modukoak, baita makuluekin ere.  Istripu baten ondorioz, Patxiri mokorrean protesia jarri zioten, eta medikuak ibilbide lauak egitea gomendatu zion. Hark ezagutu zituen txokoak denen eskura daude orain. Paseatzaileek ohituraz aldatzeko aukera dute hala, euren betiko ibilbideez apartekoak ezagutzekoa.

Usurbilgo bide bazterrekin aspertu zenean, Oriora, Zarautzera eta Zumaiara joan zen. Ibili eta ezagutu nahiak gero eta urrutiago zeraman. Garraio publikoan betiere. Trenez edo autobusez. Bajan zegoenez, soberan zuen astia. “Eta Gipuzkoa osoa egin nuen azkenean, ibilaldi sorta ederra. 161 baino gehiago egin ditut, baina aldapatsuak eta paseatzeko desegokiak direnak ez ditut sartu”.

Bost liburuxka

This slideshow requires JavaScript.

Bost liburuxka dira orotara, kartoizko kaxa beltzetan gordeak. Ibai arroen arabera sailkatuak daude txangoak: Bidasoako, Oiartzungo eta Urumeako ibilaldiak, Oria-Goierri eta Oriabarrenakoak, Oria-Tolosaldekoak, Urola-Kostakoak eta Deba ibarrekoak.

Ibilbide bakoitzak bere fitxa du, eta hainbat datu agertzen dira: ibilaldiaren luzera, ezaugarriak, zailtasuna, interesguneak, planoak, argazkiak, garraio sarea… Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Azpirotzek, nahiz eta horregatik bere txangoetan eragozpenik ere izan duen: “Geltoki batzuetan gorriak ikusten nituen! Renfeko trenetara igo eta jaistea ez da erraza makuluekin!”. Gainera, hainbat tokitara ez da garraio publikoa iristen: Leintz-Gatzagara, adibidez. Urtegietara eta ubideetara ere ez.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s