X.M. Errekondo: “Legeak ezin du sekula gizarte baten gehiengoaren borondatearen gainetik egon”

XME

Xabier Mikel Errekondok (Amaiurreko bozeramailea) Kataluniako gizarteak hasitako bidearen aurrean Espainiako gobernuaren eskaintza bakarra mehatxua dela adierazi du asteazkenean ETBri eginiko adierazpenetan: “Legeak ezin du sekula gizarte baten gehiengoaren borondatearen gainetik egon”.

Era berean, Rafa Larreinak (Amaiurreko diputatua) Madrildik Segurtasun Nazionaleko Legea burujabetzaren aurkako legea baino ez dela salatu zuen. Herrien burujabetza aldarrikatu du Kongresuko batzorde konstituzionalean Segurtasun Nazionaleko Legearen eztabaidaren baitan. Espainiako estatuaren izaera plurinazionala ukatzea leporatu die estatu mailako indar politiko nagusiei.: “Segurtasun Nazionaleko Legeak segurtasunaz duen ikuskera XIX. mendekoa da XXI. mendekoa baino”.

Larreinak ere Quebec eta Eskoziako kasuak aipatu ditu: “Estatu bati arriskua ez zaiola sortzen askatasuna bera praktikan jarriz, ustelkeria zabalduz baizik. Ez Canada eta ez Erresuma batua ez dira ahuldu Quebecek eta Eskoziak erabakitze eskubidea praktikara eraman dutelako. Edozein estatu demokratiko indartzen duena herritarrek euren etorkizunaz erabakitzeko eskubidearen onarpena da”.

www.ehbildu.eus/eu/albisteak/amaiur

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s