LIBRE : “107 herriko taberna eta elkarteak herri antolakuntzaren eta ahaleginaren eredu dira”

Aitzaga A3H-3t

Espainiako Auzitegi Nazionalak 107 herriko taberna eta elkarte itxi eta konfiskatzeko agindua emana dauka. Gogoratu Usurbilgo Aitzaga Elkartea 35/02 auzi honetan dagoela. Oraindik ez dago argi itxiera agindua noiz emango den.

LIBRE mugimenduak herriko taberna eta elkarte guzti hauek herri antolakuntzaren eta ahaleginaren eredu direla adierazi du; kultur ekimenerako, eztabaida eta militantzia politikorako, herri mugimenduentzako eta hamaika dinamikatarako espazio irekiak: “Hori da estatuak desagerrarazi nahi duena lapurretaren bidez. Milaka herritarren ahalegin, lan eta ekarpen ekonomikoarekin amaitu nahi dute, baina guztiok bat eginez gero, ez dago herri hau geldiaraziko duen polizia eta epailerik. Herriko tabernak defendatuko ditugu, eta defentsa horretan bat egitera deitzen ditugu herritarrak. Auzitegi Gorenaren sententzia, 1936ko gerran faxistek eginiko konfiskazioen parekoa da. Orduko ondasunen lapurreta erreproduzitu dute”.

Itxiera arriskuan dauden herriko taberna eta elkarteen inguruko kartela kaleratu dute. Bertan guztien argazkiekin osatuta LIBRE hitza osatu dute.

herrikoen-kartela_hand

www.libre.epaiketarikez.org

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s