Abuztuko azken asteburuan Atxegaldeko jaiak izango dira. Aurtengoan ere Atxegaldeko Jai Batzordeak gogoz eta ilusioz prestatu dute egitaraua. Iaz bezala auzoko balkoietan ospakizun asteburua dagoela iragartzeko kolorezko banderak zintzilikatu dituzte auzotarrek, auzora gerturatzen direnei ongi etorria emateko. Atxegaldeko jaien jarraipena Twitter sare sozialaren bidez ere egingo dute: https://twitter.com/Atxegaldkojaiak
Egitaraua:
Abuztuak 28, ostirala
- 17:30 Poteoa txarangarekin.
- 20:00 Txupinazoa.
- Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
- 23:00 Kontzertu gaua: Izenik gabeak, Ze Esatek eta Gozo gozo.
Abuztuak 29, larunbata
- 11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
- 14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).
- 16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
- Ondoren, haurrentzako antzerkia.
- 18:30 Txokolatada.
- 21:00 Afaria.
- Gauean: Ingo al deu! eta DJ.
Abuztuak 30, igandea
- 12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.
- Ondoren salda eta pintxo banaketa.
- 17:00 Mastertxef txikia.
- 18:30 Bertso musikatuak.
- 20:00 Karaokea.
- 22:30 Azken traka.