Abuztuaren 8an ‘107 Herriko taberna eta elkarteen’ itxiera salatzeko manifestazioa Donostian

A8-2

Abuztuaren 8an Herriko taberna eta elkarteen itxiera salatzeko “Politikari eta kulturari aterik ez itxi, herrikoak libre” lemapean manifestazioa egingo da Donostian. Antolatzailea sentimendu eta pentsaera ezberdinetako herritar talde bat da eta manifestazioaren berri aste honetan egin dute Donostian egindako prentsaurrekoan. Manifestazioa Gipuzkoako Plazatik hasiko da, arratsaldeko 17:30ean.

A8-1

Sinatzaileen ustez, epai horrek XXI. mendean oraindik Euskal Herriko militantzia politikoaren atzetik dabilenaren larritasuna azpimarratzen du.

800 atxikimendu

800 bat pertsonek eman diote atxikimendua ‘Eskubide zibil eta politikoen aldeko’ adierazpenari: “Ozen aldarrikatu nahi dugu, aurrera urratsak, konponbide justua, denok garaile izango garen eskeman soilik etorriko dela, eta zigortutakoen absoluzioa eta herriko tabernen zigorraren indargabetzea eskatzen dugu”.

Sinatzaileak:

Joserra Senperena (pianojolea), Luis Mokoroa (Gastronomia KofradiakoLehendakaria), Patxi Ezkiaga (idazlea), Bertol Arrieta (idazlea), Joxe Agustin Arrieta (Idazlea), Juan Luis Zabala (Kazetaria, idazlea), Danele Sarriugarte (idazlea), Fito Rodrigez (idazlea), Jakoba Errekondo (agronomoa eta paisajista), Leire Palacios (kazetaria), Lander Arbelaitz (kazetaria), Eneko Olasagasti (zinemagilea), Iñaki Arozena (margolaria), Maite Agirre (aktorea), Ramon Agirre (aktorea), Asier Hernandez (aktorea), Xabier Peñalver (Aranzadi), Josu Tellabide (historialaria), Iñaki Egaña (historialaria), Josebe Iturrioz (mugimendu feminista), Kattalin Miner (mugimendu feminista), Dani Goñi (euskalgintza), Zigor Etxaburua (euskalgintza), Beñat Gaztelumendi (bertsolaria) eta Markel Ormazabal (soziologoa).

Eragileak:

Komite internazionalistak, Askapena, EHBildu, Plaz!, LAB, ELA, Alde Zaharreko Arrano Beltza Euskal Tokia, Ze esatek! musika taldea, Blaka musika taldea, Donostiako Koordinadora Feminista, Euskal Herrian Euskaraz, Medeak, Bagera, Eguzki, AHTaren kontrako mugimendua eta 2016 Desokupatu

Prentsaurrekoan irakurri zuten oharra:

“Euskal Herritarrok urte luzez gatazka eta sufrimendua bizi izan ditugu. Azken urteotan emandako urratsek eta sortutako testuinguru berriak, justizian eta bakean oinarritutako etorkizun baterako aukera zabaltzen dute.

Eragile politiko eta sozialek zein norbanakoek emandako urratsek ekarri gaituzte egoera honetara. Eta etorkizuna eraikitzen jarraitzeko, ezinbestekoa izango da denok erantzukizunez jokatzen jarraitzea. Bide horretan, lekuz kanpo daude konponbidea oztopatu asmoz jartzen dituzten trabak, prozesu judizial hau eta aurreikusita dauden besteak, hori dira: traba berriak.

Prozesu hauen mehatxupean segitzen duten zenbait Donostiar daude oraindik, eta zentzu honetan, 35/02 auziko sententziak frustrazioa eragiten du. Oraingo honetan 4 donostiar izan dira zigortuak: Joseba Alvarez, Joseba Permach, Agus Rodriguez eta Juani Lizaso; eta bost lokal konfiskatuak: Hontza, Marruma, Herria, Haritza eta Txalaka elkarteak.

Eraiki beharreko eszenatoki berrian eskubide zibil eta politiko guztiak bermatu behar dira. Beraz, militante politikoen kontrako zigorrek zein herriko tabernen itxierek ez dute ez tokirik, ez zentzurik. Nola ulertu Frankismo garaiko gisako zigorrak? Nola ulertu 1936tik hona burutu den ondasun lapurreta handiena egungo testuinguruan?

Sententzia honek gure herriko gatazkaren amaiera garaile eta galtzaile eskemara eraman nahi du. Ozen aldarrikatu nahi dugu, aurrera urratsak, konponbide justua denok garaile izango garen eskeman soilik etorriko dela. Adierazpen hau sinatzen dugunok, sententzia honen aurrean gure kontrakotasun osoa adierazi nahi dugu. Zigortutakoen absoluzioa eta herriko tabernen zigorraren indargabetzea eskatzen dugu. Hala nola, sententzia honek eragiten dituen kaltetu guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Helburu honen baitan, konpromisoa hartzen dugu gure esku dauden elkartasun zein salaketa ekimenak bultzatzeko”.

herrikoen-kartela_handwww.libre.epaiketarikez.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s