Etxerat Elkarteak dispertsioa salatzeko argazki ekimena jarri du martxan

Etxera1t

Etxerat Elkarteak (Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartea) dispertsioa salatzeko argazki ekimena jarri du martxan. Abuztuaren 25era arte udarako irudiak Instagramera igotzeko deia egun du, udan ere #DispertsioaSTOP #STOPdispersión testuarekin batera. Bozkatuenen artean elkarteko kinke eta poltsa bat zozkatuko dute.

Etxerat:

“Zuen udarako irudiak nahi ditugu! Bai, bai, zuenak! Joan den ostiralean iragarri genuen legez, udan ere dispertsioa salatzeko ekimena jarri du abian Etxeratek. Helburua, ehundaka pertsonek bezala, sasoi honetan gure senideak ahazten ez ditugula aldarrikatzea da,   eta bizitza zatitzen digun dispertsio politika anker hau munduari ezagutarazi, denen artean salatu. Dispertsioak atsedenik ez badigu ematen, guk ere ez diogu emango. Egin behar duzuen gauza bakarra dispertsioa salatzen ari zaretela, zuen udarako irudiak Instagram-era igotzea da, “Udan ere #DispertsioaSTOP #STOPdispersión” testuarekin batera. Abuztuaren 25era arte duzue dispertsioa nahi duzuen eran salatzeko.  Bozkatuenen artean Etxerat Elkarteko kinke eta poltsa bat zozkatuko ditugu!”

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s