‘Donostia Antitaurinoa Orain’ mugimenduak abuztuaren 9ko manifestaziora joateko deia egin du

Zezenketetik ez

Donostiako Udal gobernu berria osatuta dago duela hilabete batzuk eta bertako alkatea Eneko Goia (EAJ-PNV) da. Osaketa berriarekin hainbat aldaketa egin dira dagoeneko Donostiako Udalean, horien artean zezenketak berriz ere Donostiako jaietako programa ofizialean sartzea. Zalaparta handia sortu da Donostian eta orohar Gipuzkoa osoan gai honekin, oraindik eta gehiago zezenketen itzulera honetan Espainiako errege ohi Juan Carlos Borboikoa bertan izango baita.

Errege ohia abuztuaren 13an Donostiako Illunbeko zezen plazan izango da. Zezenketa hau Espainiako Telebista Publikoak zuzenean emango du eta hainbat toreatzailek hartuko dute parte: Enrique Ponce, Francisco Rivera Ordóñez Paquirri eta José María Manzanares.

Zezenketen aurkako mugimendua gora

Zezenketen itzulera salatzeko, Donostia Antitaurinoa Orain mugimenduak manifestazioa iragarri du abuztuaren 9rako, igandea. Manifestazioa 18:00tan hasiko da Bulebarreko kioskotik. Mugimendu honek zenzenketen aurkako sinadura bilketa kanpaina martxan du. Dagoeneko sarean 12.500 sinadura bildu dituzte Udalari atzera egiteko eskatuz.

  • Onartezina delako.
  • Ez ditugulako horrelako ekintzak gure kulturan nahi.
  • Animalien errespetua interes politiko eta ekonomikoen gainetik egon behar duelako.
  • Etor zaitez igandeko manifestaziora!
  • Zezenketak Donostian: ez orain, ez inoiz!
ProZezenketikezZezenketen aurka egindako ekintza. (Arg: Donostia Orain)

a

2012ko Illubeko irudiak (irudi gogorrak)

[youtube:https://www.youtube.com/watch?t=53&v=rUChfjoh-os%5D

a

Donostiako EHBildu

“Hamar gauza Donostiarrek zezenketez jakin beharrekoak”

Klik: www.donostia.ehbildu.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s