Hiri eta Industria hondakin kudeaketaren inguruko ikastaroan izena emateko epea zabalik

KARTELA-3

Usurbilgo Udalak Lanbideren laguntzarekin irailaren 28tik aurrera Hiri eta Industria hondakin kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatuko du. Ikastaro honekin 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzen da. Bertan ondorengo gaiak landuko dira:

  • Hiri hondakinak eta udalerrikoak biltzea eta tratatzea
  • Industria hondakinak biltzea eta tratatzea
  • Lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea

Ikastaroaren ezaugarriak

  • 270 ordu.
  • Irailaren 28an hasi eta abenduaren 17an amaituko da.
  • Ikastaroa amaitzean 120 ordutako lan praktikak egingo dira sektoreko enpresetan, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko ezinbesteko baldintza dena.

Non egingo da?

Atallu Industrialdeko Prestakuntza Zentroan, Zanpiura 3, Usurbil; astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.

Nori zuzendua dago?

Ikastaroa, lehentasunez, langabetuei zuzenduta dago eta ezinbestekoa da, bigarren hezkuntzako lehen etapa, eskola-graduatua edo honen baliokidea izatea.

Izen-ematea

Izen ematea irailaren 16a bitartean egin daiteke  Lanbideko bulegoetan edo hwww.lanbide.euskadi.eus -en. (ikastaro kodea: 17997 ).

www.usurbil.net

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s