Udal jabetzako Gernika ibilbidea 13ko alokairuzko etxebizitzen zozketa irailaren 4an egingo da

Gernika ibilbidea 13

Usurbilgo Udalak Gernika ibilbidea 13 etxeko udal jabetzako etxebizitzak alokairuan esleitzeko zozketan partehartzeko aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, Alkatetzak  onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak onartu zituen uztailean.

Ondoren zerrendak erakusketa publikoan jarri ziren Udaletxeko Iragarki Taulan, 2015eko uztailaren 21tik abuztuaren 3ra (biak barne). Interesatuek zerrendak aztertu eta, beharrezkoa ikusten bazuten,  erreklamazioak aurkezteko aukera izan zuten.

Ordezko Alkateak, 2015eko abuztuaren 24ean, 2015/0758 dekretuaren bidez, Gernika ibilbidea 13 etxeko udal jabetzako etxebizitzak alokairuan esleitzeko zozketan partehartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartu ditu.

Zozketa 2015eko irailaren 4ean egingo da, eguerdiko 12:00tan Udaletxeko Areto Nagusian, ekitaldi publikoan.

www.usurbil.net

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s