Usurbilgo Nafartarrak taldearen eskutik irailean Iruñea-Veleiara eta Orreagara bisitaldiak

Txangoak

Usurbilgo Nafartarrak taldeak bi txango antolatu ditu: irailaren 6an Iruñea-Veleiara eta irailaren 20an Orreagara bisitaldiak. Autobus zerbitzua jarri asmo dutenez aurrez izena ematea eskatu dute.

Irailak 6, igandea

Iruña-Veleia

  • Bisita gidatu alternatiboa Iruña-Veleiara
  • Irteera hitzordua: 08:45etan, udaletxe aurretik autobusez.
  • Izen ematea: 636 265 592 edo aihert@gmail.com

Oharrak:

  • Norbait bere kontura joateko asmoa izanez gero, bertan dagoen aparkalekuan egingo da hitzordua, 10:15ak aldera.
  • Bisitaren ondoren, bazkaria (eguneko menua) inguruko jatetxe batean. Bazkariaren ondoren, solasaldia eta proiekzioa jatetxeko egongela batean.
  • Zehaztasunak: “Lekua zoragarria da. Hiri erromatar zaharraren harresiek zutik jarraitzen dute eta barruan hainbat leku interesgarri bisita daiteke. Baina harresien kanpoaldea ere oso interesgarria da, hiria askoz ere zabalagoa izan baitzen IV. mendera arte. 2005 eta 2006 urteetan Eliseo Gil arkeologoak zuzendutako taldeak 400 pieza baino gehiago aurkitu zituen inskripzioekin. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua eta eguneroko bizitzako irudiak dituzte. Baina 2008an Batzorde batek faltsutzat jo, eta Arabako Diputazioak arkeologoak bota eta auzibidean jarri zituen. Aditu batzuek urteak daramatzate gaia aztertzen, eta beren ustez benetakoak dira grafitoak. Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak egingo ditu gidari-lanak. Bere ikuspegia emango digu gertatutakoaz. Gaur egungo egoera zein den ere azalduko digu”.

Irailak 20, igandea

Orreaga

  • Orreagara bisita
  • Irteera: 08:30etan autobusez edo kotxez, udaletxe aurretik.
  • Izen ematea: 650 195 941 (Jexux).
  • Zehaztasunak: “VIII. mendetik IX. mendera bitartean, baskoiek etsai handiak izan zituzten inguruan: frankoak, musulmanak, asturrak… Orreagako guduak defentsa- eta iraupen-nahiaren erakusgarri garbiak dira. Baskoiek beren lurraldean zuten nagusitasuna frankoen -garaiko inperiorik handienaren- armadarekin izandako liskarretan ikus daiteke; borroka latz horien ondorioa izan zen -Chanson de Roland delakoa da horren lekuko- Iruñeko erreinu independentea aldarrikatzea. Karlomagno, Roland, Eneko Aritza, Banu Casi-tarrak… Orreaga da Nafarroako euskal independentzia ekarri zuten gertakari haien jokalekua”.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s