Mugitu! mugimenduak antolatuta gaur AHT egitasmoaren aurka protesta martxa Donostian

ahtzulo

Gaur, ostirala (abuztuak 28) AHT egitasmoaren aurka mobilizatzera deitu du Mugitu! mugimenduak. “AHT zulo beltza” lemapean Donostiako Bulebarreko kioskotik goizeko 11:00etan abiatu eta Miramar jauregiraino egingo dute protesta martxa, bertan bilduko baita Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua.

Ekimen honekin euskal Y-a zulo beltz bihurtu dela salatu nahi dute: “aurrekontuak, natur ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak amaigabe irensten dituena. Eusko Jaurlaritzak 600 milioi euro bideratuko ditu AHTren obretarako 2016an. Agintari politikoen eta sare enpresarial nahiz finantzarien arteko fusioak tenperatura izugarria hartu du, eta Jaurlaritzak proiektu horiekin daraman abiadura ikusita, bistakoa da herritarren arteko edonolako eztabaidari eta erabakietan parte-hartze publikoari ateak itxi nahi dizkiela”.

Deitzaileek abiadura handiko trenari eskainitakoa ez ezik, oporretatik bueltan beste trenbide-azpiegitura batzuk berehala inposatzeko asmoa dagoela gaitzetsi dute;  Lezo-Gaintxurizketako Plataforma Logistikoa eta Kontxaren azpitik metroa eraikitzeko egitasmoa aipatu dituzte.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s