X.M. Errekondo: “Migrazio-lekualdatzeekin bizitzen ari garena krisi humanitarioa da”

Errefuxiatuak

Azken asteetan gerratik ihes egiten dabiltzan errefuxiatuen irudiak ikusten ari gara, beharraren eta ezinaren argazkiak. Irudi gogorrak. Egoera honen aurrean Euskal Herrian, udal eta erakunde gehienek neurriak hartuko dituztela iragarri dute, prest daudela errefuxiatuak hartzeko eta horretan dihardute. Tamalez lehenbiziko urratsa ez dago horien esku; Europako Batasuneko estatuek ados jarri behar dute, errefuxiatuak nola banatu.

Bigarren mundo gerratik hona izan den pertsonen joan-etorri masiboa handiena gertatzen ari da Europan. Milaka pertsona dira gerratik, heriotzatik eta miseriatik ihes egiten ari direnak. Era horretara, ACNURen arabera pertsona horien %80k asiloa eskatzeko baldintzak betetzen dituzte, gatazka egoeran dauden Iraken, Sirian edo Afganistanen dutelako jatorria.

Amaiur

Xabier Mikel Errekondo, Amaiurreko diputatuak Euskal Herrira, Espainiako estatura edo Europako Batasunera iristen diren migratzaileei osasun zerbitzu integrala eman behar zaiela defendatu du: “Onartezina da jatorri, arraza, sinismen edo egoera legalagatik pertsonen arteko ezberdinketa egitea. Migrazio-lekualdatzeekin bizitzen ari garena krisi humanitarioa da eta inolaz ere ezin zaio horri alanbradekin, jazarpen militarrarekin, merkataritza kuotekin edo eta osasun zerbitzuetako murrizketekin erantzun”.

Xabier Mikelek erabat gaitzetsi du migratzaileei osasun zerbitzu integrala emateko gutxienez sei hilabeteko erroldatzea eskatuko dien Alderdi Popularraren proposamena.

Euskal koalizioak hainbat ekimen aurkeztuko ditu  milaka errefuxiatuen lekualdatzeak sorturiko krisi humanitarioari aurre egiteko neurriak har ditzan Mariano Rajoyren gobernuak. Kongresuan eta Senatuan aurkeztuko ditu Amaiurrek ekimenok. Xabier Mikel Errekondo bozemaileak aurreratu duenez, barne ministroaren urgentziazko agerraldia eskatuko dute bai plenoan eta baita batzordean ere. Senatuari dagokionez, datorren astelehenean zehaztuko du Amalur Mendizabal senatariak zertan datzan koalizioaren ekimen parlamentarioa: “Denbora agortzen ari da eta Europako Batasunera sartu nahian ari diren milaka errefuxiatuk ezin du askoz gehiago itxaron. Europako gobernuek berehalako erantzuna eman behar dute, ezin da gehiago atzeratu”.

Errekondok txalotu egin du Bartzelona, Madril, Iruñea eta estatuko beste udal batzuek eta Nafarroako gobernuak errefuxiatuei babesa emateko martxan jarri dituzten ekimenak: “Guztion ardura da, erakundeena eta gurea, herritarrona”.

EHBildu (www.ehbildu.eus)

errefuxiatuak1

EHBilduk bilkura monografiko batean eskaera erregistratu du. Bertan, EAE errefuxiatuentzat harrera lurralde izendatzea eskatuko dute batetik, eta bestetik, Legebiltzarrak berak errefuxiatu kopurua zehazteko.

“Aurtengo udan Europako Batasuna izaten ari den jarrera ez da inolaz ere onargarria. Asilo politika bateratua ez daukala erakusteaz gainera, Batasuneko agintari politiko batzuen aldetik jarrera xenofoboak eta arrazistak bultzatzeko joera nabarmendu da. Europako Batasunak eta bere barnean dauden estatuek eta horiek erantzun bat eman behar diete heriotzatik eta ihesetik ihes egiten ari diren eta beren etorkizuna bakean oinarritu nahi duten milaka eta milaka pertsona horiei. Giza eskubideak babestea eta betetzea ez da exijentzia horren oinarri bakarra. Ez baitugu ahaztu behar Europaren eta bere kideen nazioarteko politikak eragin zuzena daukala pertsona horien jatorrizko herrien egoeran; Europak eta bere aliatuek pertsonen eskubideei baino garrantzia handiagoa eman diote arlo edo interes ekonomikoei eta geopolitikoei”.

Arazo humanitarioen aurrean konponbide polizialak jartzeari uzteko exijitzen die EH Bilduk Europako Batasunari eta Espainiako estatuari; era berean, giza eskubideen aitortzan eta errespetuan daukaten jarrera zekena alboratzeko eskatzen die. Horrez gain, Euskal Herriko erakundeei, parlamentuetan hasi eta udaletaraino, drama honen aurrean jarrera aktiboa izateko eskatzen diegu, pertsona migratzaile, exiliatu edo errefuxiatuentzako gune ireki bezala izendatuz. Zentzu horretan, hainbat ekimen aurkeztuko ditugu hurrengo egunetan”.

Ekimenak martxan

Euskal Herriko hiriburuetako alkateek eta erakundeek  errefuxiatuak etxean hartzeko ekimena martxan jarri dute:

  • Gasteiz: Gorka Urtaran alkateak (EAJ) hirian hamar familia hartzeko gai dela udala gaur-gaurkoz iragarri du; gainera, errefuxiatuak etxean hartzeko prest daudenen lista bat bideratzeko asmoa agertu du.
  • Donostia: Udala ere batu da bidera, baina ohartarazi du erakunde bakoitza ez daitekeela ari bere aldetik. Osoa izan behar dela erantzuna. Elkarlana eskatu da udalen, aldundien eta gobernuen artean.
  • Nafarroako Gobernua: errefuxiatuak hartzeko prest dagoela iragarri du. Espainiako Gobernuaren jarrera ikurisirik, zuzenean UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariarekin harremanetan jarriak dira, errefuxiatuak bideratzeko (Nafarroara ekartzeko, edonola ere, Madrilen baiezkoa beharko dute).
  • Eusko Jaurlaritza: Egoera argitzeko eskaria egin dio Madrili. Lantaldea sortu du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiekin, baita Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalekin batera, milaka errefuxiaturen etorreraren jarduerak koordinatzeko.

Errefuxiatuen aldeko nazioarteko eguna

Errefuxiatu-eguna

Sare sozialen bidez zabaltzen ari da; irailaren 12an ekimen herritarra bultzatuko da, Errefuxiatuen Aldeko Nazioarteko Eguna. Ostiralean Erresuma Batuko hainbat hiritan, Eskozian, Irlandan, Norvegian, Suedian, Danimarkan, Italian eta Grezian mobilizazioak antolatuta daude.

Europa guztiko pertsonak deitu dituzte errefuxiatuei ongietorri jaiak prestatu edota konboiak antolatzeko.

Azken asteetan “elkartasun uholdeak” izan direla ere adierazi dute: Islandian 10.000 laguneek errefuxiatuei beraien etxeak eskaini dizkiete, eta Austrian 30.000 lagun kalera atera dira errefuxiatuen eskubideen alde.

Euskal Herrian ere hasi dira antzeko ekimenak egiten.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s