Irailaren 13an ‘Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki’ lelopean manifestazioa Donostian

I13-1

Hurrengo iganderako, irailak 13, Euskal Herria Bilduk ‘Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki’ lelopean manifestazioa antolatu du. Mobilizazioa 13:30ean abiatuko da, Boulevarretik.

EHBilduk manifestazioaren berri emateko agerraldia egin du. Bertan EHBilduko hainbat kide izan dira, Onintza Enbeita, Ikerne Badiola eta Inaki Irazabalbeitia, besteak beste. Haiekin batera Fermi Rubiralta historiagilea eta militante soberanista eusko-katalana ere izan da.

I13-2

Onintza Enbeita: “Irailaren 27an hauteskunde plebiszitarioak egingo dira bertan, eta aukera bikaina dute bertakoek etorkizuna euren kabuz marrazten hasteko. Garrantzitsuena ez da kataluniarrak ze helmugara helduko diren oraindik kalkulatzea edo izango duten etorkizuna irudikatzea. Garrantzitsuena hartu duten bidea bera da: jendartearen indar hutsez, Espainiar Estatuaren egitura politiko-instituzionala kolokan jarri dute kataluniarrek. Irailaren 28an euren helburutik hurbilago edo urrunago egongo diren ez dakigu, baina helburua lortu egingo dutela gauza jakina da: determinazio osoz ari baitira pausoak ematen. Herriko gehiengo sozialak erabakitzeko eskubidearen alde bat eginda ikusi nahi ditu indar politikoak zein eragile sozialak, eta ezin dugu bide horretan hutsik egin”.

www. ehbildu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s