‘Usurbil Herri Anitza 2015’ ekimena irailaren 10etik 20ra bitartean

HERRI ANITZA

Irailaren 10etik 20ra bitartean Usurbilgo Udalal, #Kilometroak15ek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatuta Usurbil Herri Anitza 2015 ekimena burutuko da. Erakusketa, musika,  herrialde desberdinetako gastronomia eta dantzak ikusteko aukera izango da. Herrian bizi diren jatorri ezberdinetako lagunak ezagutzeko aukera ere egongo da.

Irailaren 12an (larunbata) egun osoko ekimena antolatu da baina aurretik eta ondoren ekimen gehiago egongo dira.

Irailaren 10etik 20ra

Sutegiko erakustaretoan: “Emakumeen arteko sareak ehunduz” Palestinako lurralde okupaturako bidaia. (Informazio gehiago: www.unrwaeuskadi.org  edo @UNRWA_euskadi)

Irailak 12, larunbata

  • 11:30 Ekitaldiaren irekiera frontoian. Usurbilpediaren aurkezpena Elhuyarren eskutik.
  • 12:30 #Kilometroak15-en “Lotzen GaTTunk” abestia herritarron ahotsetatik kantatzeko ekitaldia Mikel Laboa plazan.
  • 13:00 Herrialde desberdinetako jaki dastaketa frontoian.
  • 18:00 Aniztasunarekin dantzan frontoian: Usurbil Dantza Taldea, “Hondureños en Gipuzkoa” taldea eta munduko dantzak; Warda Mallal.
  • 19:00 Kontzertua: Berriketan taldea.

Irailak 13, igandea

  • Goizetik 15:00ak aldera arte, aniztasunaren aldeko pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Artzabal, Txiriboga, Txirristra eta Bordatxo tabernetan. Pintxoetako produktuen gaia: “Munduko janariak”. Pintxo berezia eta edaria, 2 euroren truke.
  • 15:00 Zozketa Bordatxon. 
Sariak: 1. saria: 150 euroko erosketa balea eta 2. saria: 2 lagunentzako afaria.

Irailak 16, asteazkena

  • 19:00 Jon Maiarekin solasean, Sutegi Udal Liburutegian: migrazioaz, kultur aniztasunaz…”Riomundo” liburua aitzakia hartuta.
  • Oharra: liburuaren aleak eskuragarri liburutegian. Baina liburua irakurri gabe ere bertaratu daiteke ekitaldira.

Ondo pasa!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s