Irailaren 18tik 20ra Santueneako jaiak!

Santuenea

Irailaren 18tik 20ra ospatuko dira Santueneko jaiak. Hona jarraian Santueneako Jai Batzordeak prestatu duen hiru egunetarako egitaraua:

Irailak 18, ostirala

  • 17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.
  • Ondoren, globo gerra.
  • 18:30 Buruhandiak eta Txaranga.
  • 19:00 Sardina jana txosna aurrean.
  • 23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.


Irailak 19, larunbata

  • 11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.
  • 13:00 Buruhandiak.
  • 14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
.
  • 16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
  • 16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.
  • 17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.
  • 19:00 Buruhandiak.
  • 20:30 Bertso Afari Musikatua: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolariekin. Haritz Casabal gai jartzailea.
  • Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.

Irailak 20, igandea

  • 11:00 Toka txapelketa.
  • 12:00 Hamaiketakoa txosnan.
  • 14:00 Herri bazkaria.
  • 17:30 Gorritiren Showa.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 19:30 Piper dastaketa.
  • 21:00 Festen amaierako traka.

Oharrak

  • Irailaren 19an bertso afariako menua: arrain zopa, onddo eta otarrainska krepa itsaski saltsarekin; entrekota parrillan, patata panaderak eta barazkiekin; gazta eta mugurdizko pantxineta, txokolate beroarekin. Sukaldaria: Alex Tello. Afariko txartelak salgai irailaren 14ra arte, 20€tan, Ibaiondo elkartean, Gure Elkartean eta Artzabalen.
  • Irailak 20ko herri bazkarikoko txartelak Ibaiondo elkartean, Gure Elkartean eta Artzabalen. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 17ra arte.

Ondo pasa jaietan!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s