Jaurlaritzak antolatutako biktimen memoriari buruzko bileran parte hartu du Usurbilgo alkateak

Biktimen memoria-alateakXabier Arregi Usurbilgo alkatea argazkiaren eskubi aldean

a

Pasa den ostiralean Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 128 udaletako alkateak deitu zituen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak biktimak gogoratu eta omentzeko ekitaldira, eta bertan izan zen Xabier Arregi Usurbilgo alkatea. Jaurlaritzak landutako Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960-2015) izeneko txostena aurkeztu zien Urkulluk, eta alkate bakoitzak jakin zezan indarkeriak eragindako zein biktima izan dituen herrian, liburuxka horren ale bana ere jaso zuten.

Biktimak1

Usurbilgo kasuan, hildako lau biktima jasotzen dituzte zerrenda horretan: Francisco Exposito Camio (1957-07-31), Amancio Barreiro Gens (1978-09-02), Jose Maria Latiegi Balmaseda (1981-04-14) eta Jose Martin Sagardia Zaldua (1980-12-30).  Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkariak horrela adierazi du: “zerrenda hori udalerri bakoitzaren ekarpenekin osatu nahi dugu”.

Jose Luis Segurola “Nazkas” aginagarra (1983-08-13) eta Joxe Mari Arantzazistroke “Arrantzale” kalezartarraren (1990-09-21) aipamenik ez da egiten txosten honetan.

hainbat alkateen oharra

Ekitaldian, lehendakariaz gain, Jonan Fernandezek berak, eta Bake eta Bizikidetza saileko Aintzane Ezenarrok eta Monica Hernandok ere parte hartu zuten eta hiru alkatek ere hartu zuten hitza: Julen Mendoza Errenteriakoak (EHBildu), Jose Antonio Santano Irungoak (PSE-EE) eta Juan Mari Aburto Bilbokoak (EAJ). Bilkuraren lehen zatia komunikabideei irekita egin zuten, eta ondoren eztabaidarako aukera izan zuten alkateek eta Jaurlaritzako ordezkariek, ateak itxita. Gerora jakin denez hainbat alkatek ohartarazi zuten zerrenda horretan hainbat biktima falta direla, tartean hildako etakideak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s