Sortuko emakumeek Tafallara iritsiko den Emakumeen Mundu Martxara joateko deia egin dute

Emakumeen martxa

Europa ia osoa zeharkatu ostean, irailean Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrira iritsiko da. Martxoaren 8an hasi zuen bere ibilaldia Kurdistandik abiatuta “Gure gorputza gure territorioa” lemapean eta irailaren 28an harrera egingo zaio Euskal Herrian. Hain zuzen, urriaren 4a bitarte, hainbat txoko eta herri zeharkatuko ditu, aldarrikapenez beterik iritxiko dira karabanak.

Emakumeen martxa1

Badator Emakumeen Mundu Martxa!

“Irailaren 28an Tafallatik martxa sartzen den unean, egunean 3-4 herri edota geldialdi egingo ditu, eta bertan ekimen eta harrera ezberdinak antolatzen dihardugu herriz-herri. Horregatik dei egiten diegu Euskal Herriko emakume guztiei inguruko plataforma, asanblada edo taldeetara batu eta martxan parte hartzera. Ongi etorriak emakume, ideia eta parte hartze guztiak. Bestalde, norberaren herrietan parte hartzeaz gain, urriaren 4an Bilbon egingo dugun ekitaldi nagusira ere deia zabaltzen dizuegu, Euskal Herri osoa gurutzatu ostean, eta herriz herri haziak jaso ostean, Galizara testigua pasa aurretik egun osoko egitaraua duen festa antolatuko baitugu.

Sortuko emakumeen atxikimendua

Sortu emakumeak

Sortuk eta Sortuko emakumeek martxa honen harira izango diren ekimenak bultzatu eta bertan parte hartzeko deia zabaldu dute.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=8qKcC39FPpE&feature=youtu.be%5D

a

Informazio gehiago: www.emakumeenmundumartxa.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s