Irailaren 17tik 19ra VII. Topa Eszenikoa Usurbilen

Antzerkia

Irailaren 17tik 19ra VII. Topa Eszenikoa ospatuko da Usurbilen. Usurbilgo Udalaren  laguntzarekin, Antzerki Ekintzak eta EHAZE-k  hiru egunetan antzerkiaz gozatzeko aukera eskainiko dute  herrian. Aipatzekoa Alex Tello usurbildarrak sortutako “Jendartean Bidaide” lana, inklusibitatea baitu ezaugarria nagusienetako bat eta #Kilomtroak15 ekimenaren aldekoa izango da.

Irailak 17, osteguna

  • “Carbon Club” kale antzerkia
  • Ordua: 21:00.
  • Tokia: Mikel Laboa plaza.
  • Taldea: Markeliñe.
  • Iraupena: 60 minutu.
  • Sarrera: doan.
  • Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.
  • Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
  • Emanaldiaren nondik norakoa: “Carbon Club, hainbat gogoeta irekitzen dituen bizitzari buruzko metafora da: adiskidetasunaren balioa, patu tragikoa, bizitzeko ausardia, sakoneko lurra, hurbil ditugun gerrak, errebindikazio komunak… Baina, batez ere, lan duin eta neketsuan bizitza eman zuten heroi anonimo horiei mirespenez beterik eskainitako omenaldia da”.

Carbon Club

Irailak 18, ostirala

  • “Jendartean Bidaide”
  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Lan taldea: Ana Elordi, Anabel Arraiza, Bouchra Bagdadi, Enrike Amilibia, Eugeni Alzibar, Satxa Soriazu, Telmo Irureta, Xanti Agirrezabala, Jugatx Agirre, Ana, Esteban, Irati, Miren.
  • Zuzeneko musika: Satxa Soriazu.
  • Solasaldia gidatzen: Jurgi Olasagasti.
  • Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.
  • Iraupena: 65 minutu.
  • Sarrera: 5 euro (salgai aurrez, Gattunk Dendan).
  • Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.
  • Laguntzaileak: ILGE Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea, #Kilometroak15, GKEF Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, ATEA TEATRO, Ainhoa Moiua eta Idoia Sanchez, Usurbilgo Udala.
  • Emanaldiaren nondik norakoa: “Nolako jendartean bizi gara? Zertan datza inklusio parte-hartzailea? Antzerki talde honen esperientziak erantzunetara eraman zaitzake. Hamaika lagunek talde artistikoa osatu dute eta zailtasun nabarmen batekin aurkituko dira: denbora epe laburrean prestatu beharko dute jendaurreko emanaldia. Antzezle bakoitza bere iaiotasunetik ariko da eta taldekideen arteko hartu emana eta elkar ulermena funtsezkoa izango da ikuskizuna garatu ahal izateko, lortuko al dute? Antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen dituen proposamen artistiko-inklusiboa. “Antzerkia antzerkiaren barruan”. Antzezle talde anitza aurkituko dugu “Egunero gattunk artistak!” obra prestatzen eta prozesu hori nola bizitzen duten partekatuko dute. “Jendartean bidaide” ikuskizuna testuinguru jakin batean inklusibitatea erakusten duen esperientzia bat da, urrats bat, eta zertan datzan jabetzeko adibidea. Obraren azken zatian, inklusioari buruzko solasaldia gidatuko du Jurgi Olasagastik.

Jendartean bidaide

 

Irailak 19, larunbata

  • “Obarixo biaz”
  • Ordua: 20:00.
  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Taldea: Traman & Brix Ondarrutik.
  • Sarrera: 5 euro, egunean bertan.
  • Emanaldiaren nondik norakoa:“Emakumezkoak dira taldeko antzezleak: 20 eta 60 urte arteko ondarrutarrak. Ana Elordi aktoreak zuzentzen du 2007. urtetik Traman & Brix taldea, eta berak zuzendutako antzerki tailer batean elkartutako partaideek osatzen dute taldea”.
  • Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.
  • Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Kartela-Obarixo-Biaz-Beikozini

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s