Parte hartze handia atzo Kontxako hondartzan egin zen erraustegiaren aurkako giza katean

gizakatekontxa10

Igandean (igandea) Donostiako Kontxako estropaden egunean hainbat eragilek deituta, “Errausketarik ez! Ez lehen eta ez orain” lemapean giza katea egin zen. Donostiako Alderdi Ederren hasi zen, 11:30ak inguruan eta jarraian, Kontxako hondartzara jaitsi ziren giza katean parte hartu zuten herritarrak. Antolatzaileen esanetan azken urteotako luzeena izan da.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=nuASWJFGK6w%5D

Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegia eraikitzeko agertu duen asmoaren aurrean, halako azpiegiturarik inon ez dutela nahi adierazi nahi izan dute deitzaileek eta bestelako alternatibak badirela gogorarazi dute. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundetik  gai honi buruzko galdeketa bat egitea sustatuko dutela iragarri dute.

This slideshow requires JavaScript.

Giza katean Usurbildar ugarik parte hartu zuten eta herritarrekin batera deialdiarekin bat egin zuten alderdi, sindikatu eta eragileetako ordezkariek ere: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea, Greenpeace, Eguzki, Ekologistak Martxan, Donostia Bizirik, EHBildu, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Ganemos Andoain Irabazi, Podemos, Gazte Abertzaleak, ESK, CCOO, LAB, ELA, CNT, CGT, STEE-EILAS,…

Errausketaren aurka giza-katerako deia egin zuteneko prentsaurreko irudiak:

 

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=iTJ4o54yzTI%5D

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s