Irailaren 26an Sarek deituta larriki gaixorik dauden presoen aldeko giza katea Donostian

Sare6

Irailaren 26an larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko da Donostian giza kate baten bidez. Sare herri mugimenduak irailak 4an egindako prentsaurrekoan gaixorik dauden presoen egoera eta errealitatea kalera atera nahi dutela agertu zuen, salaketa eta ezagutzatik, aldaketak bultzatzeko eta lortzeko.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=QKGRmhc9giM%5D

Giza katea 17:00etan, Kursaal jauregitik hasiko eta Sagueseko Bake Usoan amaituko da. Helburua herri sare bat osatzea da, euren mezua mundura zabalduz.

Gaixo dauden presoak berehala kaleratzea exijitu nahi den deialdia Zinemaldiaren azken egunean egingo da. Sarek preso gaixoen egoera salatzeko baliatu nahi du Zinemaldia:

Sare5“Hemen, Euskal Herrian, filmeek jasotzen ez duten egoera krudela luzatzen doa gugan, etxe eta familia askori sufrimendu lazgarrira behartzen. Eta, zoritxarrez, ondoan dugun egoera hau askotan ez dugu ikusi ere egiten. Film honen protagonistak urrun daude, espetxeetan sakabanaturik, eta, gaur azpimarratu nahi ditugun kasuetan, oso egoera larrietan, pairatzen dituzten gaixotasun sendaezinengatik. Zinez sinesten badugu giza eskubideak konponbidearen zutabe bat direla, eta biak, eskubideak eta konponbidea, benetako bakearen osagai nagusiak, ezin dugu geldirik geratu . Honen aurrean, norbanakotik hasita, ekinbide kolektibora salto egiteko unea iritsi da. Oinarrizko giza eskubideen urraketarekin amaitzera goaz! Horregatik, deialdi bat luzatu nahi dugu datorren 26rako, Zinemaldiaren azken egunerako, gaixo dauden presoak berehalako kaleratzea exijitzeko”.

This slideshow requires JavaScript.

https://twitter.com/sare_herritarra

https://www.facebook.com/Sare

www.sare.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s