Larunbatean R. Sociedad-Oiartzun emakumezkoen futbol partida Usurbilen Kilometroak2015en alde

Futbola kmk

Larunbatean (irailak 19) Kilometroak 2015en alde emakumezkoen futbol partida berezia jokatuko da: Real Sociedad eta Oiartzun. Usurbilgo Harane futbol zelaian jokatuko da eguerdiko 12:00tan eta partidua ikusteko sarrera ordaindu beharko da: 5€ (egunean bertan lehiatilan salgai). Antolatzaileak: Kilometroak2015-Gattunk, Ikastolen Elkartea eta Udarregi Ikastola. Laguntzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Usurbilgo Futbol Taldea eta Usurbilgo Udala.

Larunbatean Lotzen Gattunk kantuan…

Pasa den larunbatean (irailak 12), herritar ugari, ehundaka, bildu ziren Mikel Laboa plazan, Kilometroak 2015eko Lotzen Gattunk abestia abestu eta dantzatzeko: Udarregi Ikastolako gurasoak, ikasleak, ikasle-ohiak, irakasleak, langileak… Bertaran parte hartu zuten guztiek Lotzen Gattunk eta Txamunto kantak abestu zituzten.

“Larunbatekoa benetan ederra izan zen. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, handiak GATTUNK gero! Hementxe duzue prestatu dugun bideoa, labetik atera berria, azken txanpa honetarako pizgarri izan dezagun”.

[youtube:https://www.youtube.com/watch?v=u-y32zH5MZE&feature=youtu.be%5D

[youtube:https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=g830Jyj-ddA%5D

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua! eta Xingola

200 laguntzaileren beharra

Kilometroak 2015eko jaia antolatzeko herritar ugari dabil laguntzen baina oraindik laguntza gehiago behar dela adierazi dute antolatzaileek. Zehazki 200  lagun inguru behar dira urriaren 4ean ospatuko den jaiarako.

Izena emateko bideak:

  • Udarregi Ikastolako idazkaritza bulegoan. Tel.: 943 361 216
  • kilometroak2015@ikastola.eus

www.kilometroak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s