Aginagako San Praixku jaiak urriaren 2tik 12ra

SanPraixkuk2

Urriaren 2an hasiko dira Aginagako San Praixku jaiak, hain zuen urriak 2,3,9,10,11 eta 12an ospatuko dira. Aginagako Jai Batzordeak jaietara gerturatzeko deia egin die herritar guztiei:

SanPraixkuk4

Alejandro Tapiaren irudia kartelean

“Urtez urte Aginagako jaitetako kartelean irudi bat jartzen dugu, herrian festak direnetik herriko pintore eta eskultore ezagunarena, Alejandro Tapiarena”.

Muntaketa lanetan hasiak

“Hasi garela lanean! Gure txosna nagusiarekin topera gabiltza, argiteria berritu, baso piiiiillla garbitu, lurra pasa, zaborra atera…”

xomorroren bertsoak

San Praixku jaietako programa liburuxkan Xabier Aranburu Muguruza “Xomorro” euskal preso aginagatarraren bertsoak daude idatzita, jaiei eskainitako bertsoak:

“Zikintzeko garbitu ein behar omen da! Eta herriko jaien nondik norakuak motx-motx esplikatzeko “Xomorro” gure herritar maiteak, espainiar estatuan 600km baino gehiagotara baituta daukatenak, bi bertso hauek idatzi dizkigu!”

San Praixku jaiak hementxe datoz
zamalkaturik denbora
beraz, nekeak utzi ditzagun,
ta altxa bihotzak gora
berehalaxe abiatzeko
festaren bihotz hondora
ekimenetan parte hartzeko
behin eta berriz gustora
zai daukagu-ta gau sorginduen
amaigabeko aurora.

Egitaraua oparoa da
hona hemen arrastuak:
hamaika kirol mota izango da,
egin bada apustuak
egun osoko ume jolasak
pailazoek marraztuak
bertso saioa, herri afaria
ta kontzertu promestuak
edota gaua hauspotzen duten
trikitilari prestuak.

Egitaraua

Urriak 2, ostirala

  • 19:30 XIII. Gizonezkoen pala finala

Urriak 3, larunbata

San Praixku Bezpera

  • 09:00 Tiro platoa.
  • 11:00 Meza Nagusiaren ondoren, Jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.
  • 17:30 Gazteen eskuzko pilota partida.
  • Ondoren, XIII. Gizonezkoen eskuzko pilota txapelketako finala.

Urriak 9, ostirala

Umeen Eguna

  • 10:00 Umeen jolasak frontoian.
  • 12:00 Haur eta helduen artean mural zoragarriaren pintaketa.
  • 13:00 Haurrentzat bazkari goxo-goxoa.
  • Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolatada eta buruhaundi bizi-biziak! Hasi korrika!
  • 19:00 Gazte eta heldu, dantzan jartzeko saioa frontoian, MartxanGO taldearen eskutik. Goazen ipurdiak mugitzera!
  • 21:00 Bertso Afaria Eliza Zarrean. Bertsolariak: Agin Rezola eta Eli Pagola. Bertso Afariko txartelak 15€tan izango dira salgai Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan.
  • 01:00 Erromeria Eliza Zarrean, Erokomeriren eskutik.

Urriak 10, larunbata

Oilasko Biltzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera bazterrak alaitzera. Zahar, heldu eta gazte ondo gosalduta eta txukun-txukun.
  • 15:30 III. Emakumezkoen trainerilla txapelketa eta IX. Gizonezkoen trainerilla txapelketa.
  • 00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi eta Skasti.
  • 04:30 Eliza zarrean Aros DJ. Berehala Eguna argitu duela? Guri bost!

Urriak 11, igandea

Gora Herria Eguna

  • 16:00 XXXV. Mus Txapelketa Herrikoia (Inskripzioa 15:30 ireki eta 16:00 itxi. Bikotekide batek agiñatarra izan behar du).
  • 18:00 Leizarango Poniyak (Itziar) eta buruhandiak plazatik egurrean!
  • 21:00 Herri Afaria frontoian. Prezioa: 20€ helduek eta 15€ haurrek. Txartelak aurrez erosi! Aitzagan, Arrate Egoitzan eta Sekañan salgai.
  • 01:00 Dantzaldia frontoian Itzarturen eskutik.
  • 04:00 Eliza Zarrean Iker Gurrutxaga DJ.
  • Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena!
  • 04:00 Gurru DJ Eliza Zarrean. Hortik Aurrera gorputzak eman dezakeena! AUFI! AUFI!

Urriak 12, astelehena

Erronka Eguna

  • 18:00 Helduek gazteei erronka! Herriko gazte eta helduen arteko lehia ikaragarria!
  • 19:30 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan, trikitilariek giroa alaituko digutelarik. Aire Aireee!
  • Bitartean, XXXIII. Toka Txapelketa Herrikoia.

Ondo pasa jaietan!

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s