Urriaren 24ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, Alternatibaren Herria ekimena Bilbon

Logo-alternatiben-herria

Urriaren 24ean (larunbata) Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, Alternatibaren Herria ekimena egingo da Bilbon, “Bizitza burujabea eskubide osoz”  lemapean: “Alternatiba Herria aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa. Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Egungo sistema aldatu behar da, Euskal Herriak alternatibak ditu eta jada martxan daudela erakutsi behar dugu. Bide horretan Alternatiben Herria ekimenaren oinarriak azaltzen dituen manifestua osatu dugu”.

Manifestua sinatzeko deia egin dute: “Gehitu deialdiari eta aldarrikatu gure herriak dituen alternatibak manifestua sinatuz eta zabalduz!”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta

Karta1

Euskal Herriko hamarnaka eragile sozial eta sindikalek (145 guztira) sustatutako eztabaida prozesuaren ondoren, Eibarren abiatu zen 2013ko maiatzaren 25ean, eta 2014ko maiatzaren 31an onartu zen Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sintesia egin nahi du langile-klasearen eta sektore herritar zabalen (andra-gizon, gazte, adineko, migrante, bazterturiko taldeak, maila funtzional desberdineko pertsonak…) helburu eta aldarrikapenik sentituenekin, guztion eskubideen defentsa eta hedapenean aurrera egite aldera, aurre eginez esplotazio baldintzak areagotzeko indarrean dagoen eraso kapitalistari.

“Gutuna egiteko modu bakarra parte hartzeko prozesu bat izan daiteke. Parte hartzeak bultzatu eta hauspotu egin behar du arlo sozial eta sindikaleko erakunde desberdinok egiten ari garen ahaleginak koordinatu eta bateratzeko prozesua; azken xedea litzateke eredu sozioekonomiko berri baten oinarriak ezartzea. Guztioi bermatzeko Euskal Herriko baliabideetan eta sortzen den aberastasunean parte izateko bidezko aukera. Eredu berri hau oinarritu beharko da Lurra errespetatzen duen hazkunde ekonomiko eta sozial propioan, lan guztien, hau da produktiboa zein erreproduktiboaren banaketa justuan eta sortutako aberastasunean”.

Alternatibaren Herria

ALT_Herria_kartela_ALT_WEB

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria dela irudikatzeko 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez.

Manifestua eta atxikimendua: www.alternatibenherria.eus

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s