Irailaren 26an kantu-jira Zuberoako abeslariekin eta Xiberoots musika-taldearen emanaldia Usurbilen

Gattunk abestu

Irailaren 26an (larunbata) Usurbilgo Jexux Artze Kultur Taldeak, Kantu Taldeak eta Kilometroak 2015ek antolatuta bi ekimen egongo dira herrian:

Kantu-jira Zuberoako abeslariekin

Jean Mixel BedaxagarJean Mixel Bedaxagar eta Mixel Etxekopar

  • 19:00etan Mikel Laboa plazan hasiko da eta jarraian herriko kaleetatik kalejira egingo da.
  • Zuberoatarrak eta usurbildarrak kantuan: Zuberoatik Jean Mixel Bedaxagar (Urdiñarbekoa), Mixel Etxekopar (Gotaineko musikaria) eta Sacha Standen (Lakarrin bizi den laborari biolin jotzaile ingelesa) etorriko dira eta elkarrekin Usurbilgo Kantu Taldeko lagunak ariko dira.

Xiberoots musika-taldearen emanaldia

Xiberoots

  • 22:30ean Mikel Laboa plazan.
  • Xiberoots musika-taldea sei gaztek osatutzen dute: Jon Etxekopar ahotsa eta tronboia; Pette Jaragoihen, gitarra eta ahotsa; Jordi Foucher, perkusioak; Niko Guiresse, teklatua; Antoine Stassinet, gitarra eta Armand Ahusborde, gitarrapala. Reggae musika eta euskal kantuen zaleak dira: “Kantu zahar eta berriak Zuberoatik Jamaikara!”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s