Ostegunean mobilizazio eguna, Usurbilgo Sortuk deituta Mikel Laboa plazan elkarretaratzea

Sortu I24

Ostiral honetan (irailak 25) Madrileko Entzutegi Nazionalak bilkura egingo du euskal preso politikoek banaka egindako Euskal Herriratze eskaerei erantzuteko. 2014. urtean zehar 12 euskal presoek Euskal Herriko espetxeetara gerturatzeko helegite eskerak egin zituzten:  Iñaki Cañas, Unai Fano, Karlos Trenor, Xabier Balerdi, Mikel Askasibar, Josu Arkauz, Garikoitz Arruarte, Juan Jose Zabaleta, Luis Galarza, Asier Garcia Uribarri, Sergio Garciarena eta Xabier Aranburu “Xomorro”.

Gogoratu 2015eko martxotik Xabier Aranburu kalean egon beharko zuen baina kondenaren likidazioan zigorren zenbaketa bikoitza deritzon dotrina aplikatu zioten. Ondorioz, irteera data 2017ko martxoaren 11rako finkatua dauka.

Epaileak emango duten erantzun ezkorraren aurreran eta presoei ezartzen dieten salbuespenezko politika salatzeko Sortuk ostegun honetarako (irailak 24) mobilizaziok deitu ditu Euskal Herri osoan.

Usurbilgo Sortuk deialdiarekin bat egin eta ostegunean, 19:30ean Mikel Laboa plazan elkarretaratzea burutuko du. Herritarrei bertara gerturatzeko deia egin die.

Sortu

“Ostiralean, hilak 25, Entzutegi Nazionalak bilkura egingo du euskal preso politikoek banaka egindako Euskal Herriratze eskaerei erantzuteko. Zoritxarrez, epaileek emango duten erantzuna aurrez ezaguna da. Eta badakigu, azken finean Estatu espainiarra boikot jarrera iraunkor batean dagoelako, inboluzio bide guztiak hartuz eta apratu polizial eta judizialaren bidez gatazkaren konponbidea erreprimitu eta boikotatzeko. Horrela bada, 25ean erantzun positiborik ez dugu espero.

Egoera hau oinarritik aldatu beharra dago, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak pairatzen duen salbuespenezko egoerarekin amaitu beharra dago. Egun, 450 preso politiko inguruk jarraitzen du pairatzen aurreko egoera politikoan garaturiko neurri antiterrorista eta antidemokratikoak. Estatu espainiar osoan zehar sakabanaturik dituzte, senide eta lagunei min sendaezina eraginez.

Estatu espainiarrak presoen egoerari aterabidea sine die atzeratu nahi du, horrela konponbide prozesua zapuztuko duelakoan. Badira beste batzuk, PNV kasu, Estatuari bidea libre uzten diotenak. Gure galdera da, zer egiten du EAJk dispertsioarekin amaitzeko? Sabin Etxeak era obsesioan exijentziak ezartzen dizkio ezker abertzaleari, egunak joan eta egunak etorri. Eskaeren errotondan bueltaka dabil EAJ, ezker abertzalearekiko iraganekoak beharko luketen jarrerak eta praktikak mantenduz. Gobernu espainiarrarekiko eskaerak ordea, gordeak ditu EAJk, hauteskunde espainiarren osterako diotenez.

Presoei ezartzen dien salbuespenezko politika alboratu dezala exijitu behar zaio Madrili: ilegala delako, sufrimendu sendaezina eragiten duelako senide eta lagunen artean, 16 hildako eragin dituelarik; euskal jendartearen gehiengoak horrela eskatzen duelako. Argudio guztiak dauzkagu, kalera atera behar ditugu indarrez: presio instituzionala areagotu; prozesua bultzatu nahi duten sektore guztien inplikazioa lortu; elefante mugituko dugula sinistu eta sinistarazi behar dugu, preso guztiak Euskal Herrira ekarriko ditugula sinistarazi. Lor daiteke eta lortuko dugu.

Prozesuan murgiltzeko eta prozesua elikatzeko EPPKren asmoa argia da, prozesuaren zein gehiengo sozial eta politikoaren eskaerei erantzutekoa. Ildo horretan EPPKren ekimen guztiak babestuko ditu Sortuk.

Azkenik, irailaren 24ean mobilizatzeko deialdia luzatzen dugu, herriz herri, presoak Euskal Herriratzeko eta dispertsioarekin amaitzeko, eta horrela preso guztien kaleratzea ekarri behar duen prozesuan parte hartzea bultzatuz”.

www.sortu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s