300 laguntzaile inguru behar dira urriaren 4an Usurbilen ospatuko den Kilometroak 2015 jairako

KMK

Urriaren 4an Usurbilen ospatuko den Kilometroak 2015eko jairako bolondresak behar direla iragarri dute antokuntza lanetan dabiltzan herritarrak.  Oraindik 300 laguntzaile inguru behar direla iragarri dute: “Jada iristear gattunk… Oraindik 300 laguntzaile falta zaizkigu. Animatu urriaren 4ean laguntzera”.

Nola lagundu dezakegu?

Lan batzordeetan izen emateko bi modu:

Bi batzordeetan laguntza berezia behar da

Bi batzordeetan bereziki laguntza behar dela adierazi dute antolakuntzatik. Baldintza berezia eskatzen dute, ahal dela herrikoa izatea, izan ere herrikoa izanda herria ondoen ezagutzen dutena horiek baitira:

Trafiko batzordea

Usurbil itxita egongo da autoentzat urriaren 4an egunez, premia egoeretan bakarrik baimenduko dira ibilgailuak. Usurbilera autobusez, trenez, oinez, bizikletaz edo autoz iritsi daiteke egun horretan. Guztiak ondo bideratzeko, joan etorrietarako azpiegitura sarea osatzen ari da #Kilometroak15 ekimenaren baitan, trafiko kontuez arduratzen ari den lan taldea: ibilgailuak aparkalekuetara bideratzeaz, aparkalekuez, jendearen joan etorriez, bide itxierez,…

Aparkalekuetan, trafikoa bideratzeko… gune guztiotarako arduradun taldea osatu du trafiko batzordeak. Baina arduradun bakoitzak, boluntario taldea falta du. Laguntzaileak behar dituzte eta herrikoak behar dute izan, herria eta herritarrak ezagutuko dituztenak.

Zirkuitu batzordea

Urriaren 4ko jaialdiko zirkuituak Kaxkoa inguratuko du, 5 kilometroko luzera  eta 5 gune izango ditu. Gerturatzen diren denak gune berean ez daitezen geratu zirkuitu batzordeko kideek jendea jaialdia Kaxkotik kanpora zabaltzea komeni dela adierazi dute. Lan horretarako eta segurtasun neurriak betetze aldera, jendea behar da: “Milaka lagun batuko dituen jai gunea Kaxkoan biltzea, kudeaezina litzateke. Halere, zintekin eta seinaleztatua egongo den arren, ez da ibilbide itxia izango, irekia baizik. Norberak nahierara ibili ahal izango du zirkuituan”.

Laguntza behar dute zirkuituko batzordeko kideek, urriaren 4an ibilbide eta guneetan lan egiteko. Ahal dela herrikoak behar dute izan, herria eta herritarrak ezagutuko dituztenak.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s