Urriaren 17an “Arnaldo Askatu, Politika Askatu” herri ekimenak antolatuta manifestazioa Donostian

U17

Urriaren 17an (larunbata) Arnaldo Otegiren askatasuna eskatzeko “Arnaldo Askatu, Politika Askatu” herri ekimenak manifestazioa antolatu du Donostian. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, Boulevardetik.

ARNALDO ASKATU herri-ekimena

“Arnaldo Askatu, Politika Askatu” Elgoibarko herri ekimen bat da eta bertan parte hartzen duten lagunek era pertsonalean ari dira lanean, ez dute inongo alderdi, elkarte edo instituziorik ordezkatzen. Bi dira Arnaldoren kaleratzea eskatzeko lanean jarri dituzten arrazoiak:

  • “Alde batetik, ez da samurra etxeko bat espetxean izatea; are gutxiago funtsezko justifikaziorik gabe, itsukeriaren edo estrategia kalkulatuaren ondorio denean. Elgoibarko plaza handi honetatik gure elkartasuna, babesa eta besarkada adierazi eta eman nahi diegu Arnaldori eta haren etxeko Loli, Asentsio, Mari Juli, Hodei eta Garaziri. Une gogorrak pasatzen ari zarete, baina zuengandik hurbil gaude”.
  • “Beste alde batetik, Elgoibartik haratago joanda, ezinbestekoa dugu azken bolada honetan Euskal Herrian gertatu diren aldaketa eta mugimenduei erreparatzea: Altsasuko eta Bruselasko adierazpenak, alderdi abertzaleen arteko harremanak eta abar. Egoera honetara iristeko premiazkoa izan da Arnaldoren lana eta etorkizunean eman beharreko pausoetan ere, gure ustez, funtsezkoa izango da haren aportazioa. Hauxe da, hain zuzen, Arnaldoren askatasuna eskatzeko bigarren arrazoia”.

Aurre kanpainarako laguntza

Arnaldo Askatu herri ekimenekoek herritarren laguntza eskatu dute, Donostian egingo den manifestazioaren aurre kanpainarako. Laguntzeko prest dauden guztientzat hitzordua jarri dute: urriaren 5ean, astelehena, Elgoibarko LABeko egoitzan 19:00etan batzarra egingo da.

Elkarrizketa Directa egunkarian

Gaur irakurri dezakegu Kataluniako Directa egunkariak Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa. Hementxe elkarrizketa: www.directa.cat

Arnaldo Otegi Directa

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s