Urriaren 3an eguerdiko 12:00etatik aurrera herriko hainbat aparkaleku eta gune libre utzi behar dira

Aparkalekuak6

Usurbilgo Udaltzainburuak urriaren 4an Usurbilen ospatuko den Kilometroak 2015eko jaia dela eta oharra zabaldu du herri guztian: urriaren 3an eguerdiko 12:00etatik aurrera auzoetako hainbat aparkaleku eta gune  ibilgailurik gabe egon beharko dute. Horretarako oharretan gunekako mapak ageri dira eta urdinez markatuta ibilgailuak non ezingo diren utzi azaltzen da.

planoak

Non utzi ibilgailuak?

Udaltzainek mota guztietako ibilgailuak Ugaldea industrialdean edo Atalluko azken zatian aparkatzeko aukera proposatu dute.

Kaleak itxita

Urriaren 4an baimendu gabeko ibilgailuek ezin izango dute herriko kaleetan zehar ibili Kilometroetarako erabiliko baitira. Larrialdiren bat emanez gero udaltzainekin harremanetan jartzea gomendatzen da: 943 361 112

Udaltzainburuaren oharra

“Jakingo duzuenez datorren igandean, urriak 4, Kilometroak festa ospatuko dugu Usurbilen. Berrogei mila pertsona inguratzea espero da eta ekitaldia ondo joateko mila eta bostehun bolondres ibiliko gara hainbat lanetan (trafiko lanak, segurtasuna, garbitasuna, txosnak , eta abar). Herritar guztiok egun alai bat pasako dugulakoan gaude, baina horretarako trafiko arduradunok zuen laguntza eskatzera gatozkizue:

Jarraian atxikitzen dugun mapan agertzen diren aparkaleku eta guneek IBILGAILURIK GABE egon beharko dute eta horretarako, urriaren 3an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, mapan urdinez markatutako guneetan ibilgailurik ez aparkatzea eskatzen dizuegu. Kotxe eta bestelako ibilgailuak Ugaldea industrialdean edo Atalluko azken zatian aparkatzeko aukera izango duzue.

Igande horretan baimendu gabeko ibilgailuek ezin izango dute kaleetan zehar ibili eta larrialdiren bat ematen bada gurekin harremanetan jarri beharko duzue (tfnoa: 943361112)

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta barkatu sortutako eragozpenak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s