X.M. Errekondo: “Kataluniak irabazi du, erabaki duelako bere bidea askatasunean egitea”

CatalunyaErabakia

EHBilduk ordezkaritza zabala bidali zuen pasa den asteburuan Kataluniara, herrialde horretan igandean egin dituzten hauteskunde plebiszitarioetan ziren hautagaitza independentistei eta independentziaren alde lanean diharduten eragile sozial eta norbanakoei babesa eta elkartasuna agertzeko.

This slideshow requires JavaScript.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak Kataluniako herria zoriondu du, azken urteotan egindako lanarengatik eta Katalunia abagune historiko baten aurrean kokatzeko elkarlanean aritzen jakin izanagatik: “Kataluniak irabazi du. Irabazi du erabaki duelako bere bidea askatasunean egitea. Kataluniako herriari babesa ematera baino askoz gehiagotarako gaude asteburu honetan Bartzelonan. Euskal Herrian ere independentziaren bidea azkartuko dugula esatera ere etorri gara. Katalunia eredu da munduarentzat”.

EH Bilduko ordezkaritzako kideek botoa ematen lagundu zieten Junts pel Si eta CUP hautagaitza independentistetako hautagai nagusiei. Era horretara, Raül Romeva, Oriol Junqueras eta Antonio Bañosi lagundu zieten. Iluntzean, Junts pel Sik eta CUPek hauteskunde gauerako egin zituzten ekitaldietan izan ziren EHBilduko ordezkariak.

www.ehbildu.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s