Gaur gaueko euriteak kalteak eragin ditu Aginagako Eskola Txikian

Aginaga eskola txikia3

Argazkiak.: Noaua! astekaria

San Praixku jaiak hastekoak diren egunean ezbehar baten berri eman behar dizuegu. Gaur gaueko euriteak kalteak eragin ditu Aginagako Eskola Txikian. Eraikineko teilatutik ura sartu da eta ondorioz, goiko solairuko ludoteka eta bulegoko sapai-faltsua erori egin da. Azpiko eskola txikiko geletan ere itoginak daudela adierazi dute.

Ludoteka, goiko gela eta irakasle geletan kalteak nabarmenak izan direla jakinarazi dute Udaletik, eta bertan egin beharreko lanak luzerako izango dira. Beheko solairuko geletako kalteak ordea ez dira hain handiak izan. Datorren astean behe solairuko hiru gelak erabilgarri egongo direla adierazi dute.

Elizako eraikinean (eliza, ludoteka, eskola, taberna, jubilatuen lokala…) teilatua berritzeko lanak egiten ari dira. Udalak adierazi du hartutako neurriak ez direla nahiko izan gaur gaueko euria eraikin barrura ez sartzeko.

Haurrentzat aterpe berri baten bila

Euriak eragindako kalteak konpondu bitartean, Eskola Txikira doazen haurrei aterpe bat eman beharko zaiela adierazi dute bertako arduradunek. Kezka nagusi da Eskola Txikiko irakasle eta gurasoen artean. Ikasturtea hasi berri da eta haurrak aterpe gabe dira une honetan. Dagoeneko bertan izan dira Usurbilgo udal ordezkari eta teknikariak kalteak ikusten eta egoera aztertzen.

Udalerik jakinazi dute ludoteka eta goiko geletako jarduerak eraikin berean dauden beste lokal batzuetan (gazte lokala eta jubilatuek erabiltzen duten lokala) egingo dituztela, lanak irauten duten bitartean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s